Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Sariak eta Epaimahaiak > Euskal Zinemaren Irizar Sariaren Epaimahaia > Olga Cruz
Olga Cruz

Olga Cruz zinemako ile-apaintzailea da eta 50 proiektu nazional eta nazioarteko ditu bere curriculumean. 2018an ile-apainketa onenaren Goya saria irabazi zuen Handia-n, Donostian Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen filmean, egindako lanagatik. Ileak, ileordeak eta orotariko objektuak berpizten dituen artisaua, okina, noizbehinkako basalore-lapurra, eta ezkertia. Ile-apainketa eta ondoren makillajea ikasi zuen, Donostian. Amarentzat hasi zen lanean, ondoren bere negozioa eduki zuen, eta asko ikasi zuen hainbat urtez EiTBrako programa eta sailetan ibilita. 2004an film luze batean parte hartzeko aukera izan zuen, azkenean, eta ordutik ia-ia zinemaren munduan soilik aritu da ilea apaintzen. Zinema-teknikari gisa, oso gustuko du pertsonaiak bilatu eta diseinatzearen sormenezko alderdia; tailerreko lana, ileordeak, ile-eranskinak eta denetariko trikimailuak prestatzen, gero aktoreen buruetara eramateko; eta beste sail batzuekin talde-lanean aritzea. Ikusle gisa, orotariko zinema kontsumitzen du; izan ere, bere zaletasun handienetako bat da film on bat ikusteko esertzea.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones