tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Sariak eta Epaimahaiak > Horizontes Sariaren Epaimahaia > Fernando Franco
Fernando Franco
 

Fernando Franco Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Sevillako Unibertsitatean, eta Muntaketa espezialitateko titulua atera zuen Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-Entzunezkoen Eskolan (ECAM).

Hogeitaka film luze editatu ditu eta bitan lortu du Goya sarietarako izendapena kategoria horretan, Blancanieves (Pablo Berger, Sail Ofiziala 2012) eta Que dios nos perdone (Rodrigo Sorogoyen, Sail Ofiziala 2016) filmengatik.

Horrekin batera, bere proiektuak garatu ditu. Lehenengo film luzea, La herida, 2013an estreinatu zuen, eta Epaimahaiaren Sari Berezia eta emakumezko aktore onenaren Urrezko Maskorra (Marian Álvarez) eraman zituen Donostia Zinemaldian. Filmak ibilbide oparoa egin zuen zinema-jaialdietan eta zuzendari berri onenaren eta emakumezko aktore onenaren Goya sariak irabazi zituen, besteak beste. Horrez gainera, opera prima onenaren izendapena jaso zuen Europako Zinema Akademiaren sarietan.

Bigarren filma, Morir, 2017ko Donostia Zinemaldian ere estreinatu zuen.

Bestalde, Ferdydurke Films ekoiztetxearen bidez bere nahiz besteren proiektuak garatu ditu: esate baterako, Federico Veirojen El apóstata (Sail Ofiziala 2015) eta Belmonte (Zabaltegi-Tabakalera 2018).

Irakasle-lanetan ECAMeko Muntaketa espezialitateko burua da 2009tik, eta hainbat zentrorekin kolaboratzen du: San Antonio de los Bañoseko (Kuba) EICTVrekin, Pompeu Fabra Unibertsitatearekin, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin, ESCACekin eta Madrilgo Carlos III.aren Unibertsitatearekin.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea