"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
IKUSMIRA BERRIAK SARIA
REC GRABAKETA ESTUDIOA POSTPRODUKZIOA SARIA
REC Grabaketa Estudioak IKUSMIRA BERRIAK egonaldian garatuko diren bi proiektuentzat Postprodukziorako Saria eskainiko du.
Hauetako sarietako batek film labur baten sormena lagunduko du, REC Grabaketa Estudioak dituen instalazioetan 3 astetan zehar lan egiteko aukera eskainiz (10.500€-ko balioa duen egonaldia da hau). Beste sariak, aldiz, film luze baten garapena lagunduko du, 4 asteko lana eskainiz bertan (35.000€-ko balioa duen egonaldia da beste hau).
REC 20 urte baino gehiagoko eskarmentua du publizitaterako, zinemarako eta telebistarako soinuaren produkzioan eta postprodukzioan.
Donostiako Zuatzu enpresa-parkean dago eta osatzen duen giza taldea dinamikoa eta gauza anitz egiten duena da, ikus-entzunezkoen esparruan eskarmentu handia du. Giza talde honek zerbitzu desberdinetan espezializatuta dago, besteak beste, zuzeneko soinua, programen postprodukzio osoa, hainbat hizkuntzetarako bikoizketa, soinu banda osoak egitea, zinema eta telebistarako nahasketak surround sistemetan edo masters-sorkuntza egitea (DCP, HDCAM, Blu.Ray).
Gainera, programak proiektuen ekoizpenaren hasierarako lehenengo dirulaguntza bat eskeiniko du. 20.000€ko diru poltsa bat egongo da hautatutako proiektuen artean banatzeko, beharren arabera eta Hautaketa Batzordearen irizpideen arabera.