1984. Lidia, 12 urteko gazte ausarta da eta meatzaritza-herri isolatu batean bizi da; herri horretan gizon asko hil dira gaixotasun batek jota, eta esaten dutenez, gizon bat beste batekin maitemintzen denean transmititzen da gaixotasun hori, begiradaren bidez. Alexo, Lidiaren anaia maitea, gizon gizen homosexuala da, eta gaixotasunaren errua leporatzen diotenez, herriko jendeak lotzea eta jagotea erabakiko du. Lidia mito baten ezjakintasunari aurre egitera eta bere familiarekin zuen harremana probatzera bultzatuko du horrek.