tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Zinemaldiaren Egunkaria > Askotariko film eskaintzak sutan jarriko du Belodromoa
Zinemaldiaren Egunkaria » Belodromoa
Askotariko film eskaintzak sutan jarriko du Belodromoa
Ostirala, 2018(e)ko irailak 21

Zinemaldiaren epizentrotik urrunen egonik bere baitan ikusle gehien hartzen duen zinemaaretoan, Belodromoan, film mordoska aurkeztuko da aurten ere: “Arde MadridPaco Leónek eta Anna R. Costak sortutako telesaila, osorik; Dilili à Paris (Dilili Parisen), zeinaren eskutik Michel Ocelot Donostiara bueltan izango baitugu, Kiriku pertsonaia sortu zuenetik 20 urteren ondoren; bi saioko emanaldi bat (Campeones, Javier Fesser errealizadorearena, eta Ni distintos ni diferentes: campeones, aurreko filmeko protagonisten benetako istorioak kontatzen dituen dokumentala), eta Smallfootanimaziozko lana, Karey Kirkpatrickek zuzendua, non yetiaren mitoa guztiz aldatuta aurkezten zaigun.

Arde Madrid telesaila 1961eko benetako gertaera batean oinarrituta dago, hain zuzen, Ava Gardner Madrilen Juan Domingo Perónen goiko solairuko bizilaguna izan zenekoan. Hauek dira protagonistak: Paco León (zuzendaria ere badelarik), Inma Cuesta, Debi Mazar, Anna Castillo eta Julián Villagrán. Istorioa, Estatu Batuetako aktorearen etxeko langileen ikuspuntutik kontatua, komediaren eta thrillerraren artean mugitzen da.

Michel Ocelotek Dilili à Paris lana aurkeztuko du Donostian; istorio horretan, Kaledonia Berritik etorritako neskato batek Parisen, belle époque garaian, gertatzen ari diren neska gazteen bahiketak ikertuko ditu. Ocelotek Kirikou et la sorcière (Kiriku eta sorgina, 1998) arrakastatsua egin zuenetik hogei urte igaro dira; lan horrekin film luze onenaren saria irabazi zuen Annecyko festibalean, eta arrakasta hark balio izan zuen Frantziako eta Europako animaziozko filmen industria ezagutzera emateko. Gero, Kirikou et les bêtes sauvages (Kiriku eta basapiztiak, 2005) eta Kirikou et les hommes et les femmes (2012) heldu ziren.

Bestalde, emanaldi bikoitz bat ikusi ahal izango dute Belodromoan sartzen diren 2.700 pertsonek. Izan ere, Javier Fesserrek zuzendutako Campeones film arrakastatsua emango dute lehenengo, eta haren inguruko

Fresserren txapeldunak, Parisko belle époque, yetien kontuak eta Madril sutan ikusteko aukera paregabea

Alvaro Longoriaren Ni distintos ni diferentes: campeones dokumentala segidan. Filmaren protagonistak dira, halaber, dokumentalaren protagonistak.

Halaber, Smallfoot animaziozko filma izango dugu, adin guztietako publikoari zuzendutako pelikula, jatorrizko musika eta izen handiko aktoreak dituena. Smallfoot lanean, Yetiaren mitoari buelta eman dio Karey Kirkpatrick zuzendariak, yeti gazte batek gizaki bat aurkitzetik abiatzen baita istorioa. Gertaera horrek yetien komunitatea aztoratuko du, ez baitzuten gizakien existentziaren berri. Smallfoot Bonne Radfordek, Ficarrak eta Requak ekoitzia izan da eta filmaren jatorrizko bertsioan, hauek jarri dituzte ahotsak: besteak beste, Channing Tatumek, James Cordenek, LeBron Jamesek, Gina Rodriguezek eta Danny DeVitok.

Azkenik, ohi bezala, goizero haurrentzako zinemasaio bat ere emango da Belodromoan, ikastetxeekin hitzartutako programaren bitartez. Aurten, Paul Kingek zuzendutako Paddington 2 proiektatuko da.

Sergio Basurko

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea