tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Zinemaldiaren Egunkaria > Denek maite dute Ramón Agirre
Denek maite dute Ramón Agirre
Asteazkena, 2018(e)ko irailaren 26

Donostia Zinemaldiak eta IBAIA eta EPE/APV ekoizleen elkarteak bere ibilbidea euskal zinemagintzan ondu duen pertsona esanguratsu bati eman ohi dioten ohorezko saria Ramón Agirreren eskuetan dago, atzotik. Emozioz gainezka eta lankide eta lagunez babestuta jaso du aitortza aktore donostiarrak.

Betidanik bizi izan duzu Zinemaldia gertutik, zinemazalea, aktorea eta donostiarra zaren aldetik. Aurtengoa, baina, berezia izango da. Zer sentitu zenuen sariaren berri eman zizutenean?
Hasieran hotzikara moduko bat sentitzen duzu ikusita zein jenderi eman zaion aurretik; baina, gero, segituan, poza eta esker ona sentitzen duzu. Lankide eta lagun askoren babesa jasotzen ari naiz, jende asko hurbiltzen ari zait asko pozten direla esateko, eta gainera oso benetakoa sentitzen dut. Horrek hunkitu egiten nau.

66. Donostia Zinemaldian parte hartzen ari diren lau filmetan ikusi ahal da zure lana (Oreina, Black is Beltza, Errementarieta Asesinato en la universidadizeneko tvmovie batean). Noizko zure izena Zinemaldiko sail berri bati?
(Barrez) Zorte handia daukadala uste dut, eta azken urteetan bolada oso ona daramadala. Gero eta lan gehiago daukat eta gero eta pertsonaia ederragoak ematen dizkidate, bai zuzendari gazteek, baita ez hain gazteek ere. Ni saiatzen naiz opari horiek aprobetxatzen.

Eta mundu honetan lanean hasi zinenetik gaur arte hasierako ilusioari eusten jarraitu al duzu?
Bai, nik ez dut uste ilusiorik galdu dudanik. Grina, ilusioa, mantentzen ditut. Gauza oso diferenteak egiten ari naiz eta uste dut zorte handia dudala, alde horretatik. Zuzendari batek deitzen didanean beti pentsatzen dut, “zergatik ni eta ez beste hau edo beste hura?”. Buruan dauzkazun beste lankideak...

Oraindik?
Bai, inguruan aktore on asko dauzkat nik baino lan gutxiago egiten ari direnak; beraz, zortea ere behar da ofizio honetan. Nik beti esker onez eta ilusioz hartzen ditut lanak, eta askotan pertsonaia oso diferenteak dira. Nik jada badauzkat arma batzuk, ofizio pixka bat badaukat eta ausartzen naiz iaia edozer gauzarekin.

Eta geratzen al zaizu ametsik edo kapritxorik betetzeko? Lan egiteko zuzendaririk, pertsonaiarik...?
Ez, pertsonaia edo zuzendari berezirik ez. Bai gustatuko litzaidakeela errepikatzea filmaren bat atzerrian egitea, esate baterako, Frantzian edo horrelako herrialderen batean. Batez ere beste hizkuntza batean lan egiteko nolabaiteko kapritxoa badaukat. Amour egin nuen baina geroztik ez dut eduki aukerarik. Hori, esaterako, daukadan kapritxo hori da. Baina konformatzen naiz azken boladan ematen dizkidaten lanekin. Horrela segituko balu urte batzuetan, fenomeno!

Zineman, telebistan eta antzerkian egiten duzun lan itzelarekin, atseden hartzeko betarik hartzen al duzu?
Bai, “Go!azen”-en jarraian etorri da Agur, Etxebeste!. Bolada bizia eta oso polita daramat, gozatzen ai naiz, baina orain deskantsu pixka bat ondo etorriko litzaidake. Agur, Etxebeste! filmaren grabaketaren ondoren nahi nuke hilabete bat edo pare bateko atsedenaldia hartzea. Erritmoa mantsotzeko aukera banu, eskertuko nuke gero 2019an indartsu hasteko. Ea posible den.

Interpretazioaren arloan ez da erraza izango planifikatzea, ikusita zein gorabeheratsua den.
Hala izaten da. Nik orain ez daukat premia handirik segituan beste gauza bat egiteko, orduan, gustura hartuko nuke deskantsua.

Irene Elorza

 
ULISES PROUST
ULISES PROUST

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea