#66SSIFF #Ausartufilmatzera Zinea gustuko duzu? Zein da zure eszena gustukoena? Ausartuko zinateke minutu bateko bideo batean birsortzen?
Datozen bi asteetan zure Instagrameko profilera modu original eta personal batean zure eszena gustukoena birsortzen duen bideo bat igotzea proposatzen dizugu, gehienez ere minutu bateko iraupena dueña. Bai, hori da, burutan duzun eszena hori!
Irabazleak Zinemaldiaren Kursaaleko inauguraziorako 2 sarrera eramango ditu eta bigarrenak Zinemaldiko edozein sailetarako 4 sarrera (Galak eta Velodromoa izan ezik) eta Zinemaldiko 66.edizioko merchandising pack bat eramango ditu. Gainera, like gehien dituen bideoak Belodromoko klausura galarako 2 sarrera eramango ditu.
Oinarriak eta baldintzak:
1. Bideoaren gehienezko iraupena: minutu 1
2. Bideoaren formatua: Instagrameko formatu laukia, 640x640 pixel
3. Aukeratu duzun filmaren izenburua idatzi Instagramera igotzen duzun bideoan
4. Etiketatu zure bideoa hashtag hauekin: #66SSIFF #Ausartufilmatzera #Atrévetearodarla
Parte hartzeko epea abuztuaren 26 igandea gaueko 23:59tan amaituko da eta irabazleen izenak abuztuaren 31an argitaratuko ditugu.
#Ausartufilmatzera eta parte hartu gure lehiaketan. Zuen ekoizpenak ikusteko irrikitan gaude!