"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostiako Udalak hirugarren urtez jarraian babestuko du Donostia Hiria Publikoaren Saria. Europako Kultura Hiriburuaren esparruan jaio zen ekimen hori, eta Donostia 2016ren legatu gisa dirau. Udalak herritarrei egiten dien omenaldia da, haiek ematen baitute saria.
Sariak hiriarekin lotzen ditu film txalotuenak eta partaidetza handieneko saria. Perlak saileko filmak dira Donostia Hiria Publikoaren Saria jasotzeko hautagaiak, eta nazioarteko beste zinema-jaialdi batzuetan kritikaren txaloak edo sariak jaso dituzten film luzez osatuta dago sail hori. Victoria Eugenia antzokian proiektatuko dira, eta filmaren lehenengo emanaldira bertaratutako ikusleek aukeratuko dute irabazlea. Saria Zinemaldiaren amaiera-galan emango da.
Donostia Hiria Publikoaren Saria jasotzeko hautagaiak
Donostia Hiria Publikoaren Sariak bi sari hartzen ditu barnean: film onenaren saria, 50.000 euroz hornitua, eta Europako film onenaren saria, 20.000 eurokoa. Sariaren bitartez, betirako hiriarekin lotuta geratuko dira bi filmak.
Iaz, Martin McDonagh zuzendariaren Three Billboards Outside Ebbing, Missouri-k irabazi zuen film onenaren Donostia Hiria Publikoaren Saria, eta ondoren bi Oscar sari irabazi zituen lan horrek Frances McDormand eta Sam Rockwellen antzezpenei esker. Bestalde, Xavier Legranden Jusqu’à la garde / Custody izan zenEuropako film onenaren irabazlea; horrez gain, Venezian zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoiaren irabazi zuen Legrandek.
Langabetu eta gizarte talde behartsuentzako doako sarrerak
Gainera, Zinemaldiarekin batera, Udalak Zinemaldirako 1.000 txartel banatuko ditu donostiar langabeen artean, Udal!nfo bulegoan ohikoa den bezala, baita gizarte talde behartsuenen artean ere, gizarte-zerbitzuen bitartez, haien egoera dela-eta zailagoa dutenez zinema-aretoetarako sarbidea.
Sarrera-txartelen eskaera online egin ahal izango da, irailaren 18ko (asteartea) 9:00etatik irailaren 21eko 14:00ak arte. Eskaera online egin ezin dutenek 010 telefonora deituz edo Udal!nforen bulegoren batean eskatu ahal izango dituzte.
Sarrerak Udal!nforen Bulego Zentralean soilik emango dira, Udaletxean. Langabeek irailaren 18tik 21era joan beharko dute Udal!nfoko harrera-lekura, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.