tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Donostia Zinemaldiak 66. edizioaren memoria argitaratu du
Donostia Zinemaldiak 66. edizioaren memoria argitaratu du
Asteartea, 2019(e)ko otsailaren 5

Donostia Zinemaldiak 66. edizioaren memoria argitaratu du. Goranzko joera dagoela erakusten du txostenak. Zinemaldiak bere markak hautsi ditu akreditatuen kopuruari dagokionez (4.144, aurreko urtean baino % 6 gehiago, eta 2010ean –alegia, zuzendaritza-talde berria hasi aurreko azken edizioa– baino % 47 gehiago) eta diru-bilketari dagokionez (907.515 euro, iaz baino % 3,8 gehiago, eta 2010ean baino % 31 gehiago). Azken edizioko bederatzi egunetan, 175.011 ikusle joan ziren –iaz baino gehixeago– 628 emanaldietakoren batera (194 film aurkeztu ziren).

Profesionalei dagokienez (hedabide zein zinema-industriakoak), akreditatuen kopuruak are gehiago egin du gora, eta 4.144 izan dira guztira; horietatik, 1.698 industriako profesionalak izan dira, eta 1.053, berriz, 564 hedabidetako kazetariak. Sare sozialen jarraipena ere handitu dela erakusten dute datuek.

Diru-bilketari dagokionez, 907.515 eurokoa izan zen; sarrerak saltzeagatik, inskribatutako filmengatik eta publizitate-hesiak alokatzeagatik izandako diru-sarrerak sartzen dira horren barruan.

Kontuan izan behar da, gainera, zinema-jaialdientzat eta ikus-entzunezko industriarentzat testuingurua aldakorra den garai batean gertatu dela Zinemaldiaren hazkundea. Berehalakotasun digitala, etengabeko berrikuntza teknologikoa eta ikus-entzunezkoak ikusteko metodo berriak direla eta, zinema-jaialdiak ezin dira geldirik egon: ezin dute etsi egun gutxi batzuetako zinema onaren erakusketa hutsa izatearekin. Hala, Donostia Zinemaldia urte osoko zinema-jaialdi bat da jada. Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren komunitatean, non parte hartzen duen, oinarritzen du apustu estrategiko hori. Zentro horretan, eraikineko beste erakunde batzuekin batera (Tabakaleraren kultur proiektua bera eta Euskadiko Filmategia), zinemagileen prestakuntza eta profesionalizaziorako programak (Ikusmira Berriak, adibidez) eta Elías Querejeta Zine Eskola garatzen ditu. Azken horrekin Zinemaldia 70. Istorio posible guztiak artxibo-proiektua ere ari da lantzen.

Gainera, 2018an, Zinemaldiak jarduera berriak diseinatu eta bultzatu zituen: Zinemaldia & Technology, adibidez. Horren bidez, Zinemaldiak teknologiari eta ikus-entzunezko industriari buruzko gogoetarako gune estrategikoa izan nahi du, I+G+Bko enpresekin aliantzak eginez. Hori ere jasota dago memorian.

66. edizioari buruzko agiri hau euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskura daiteke Zinemaldiaren webgunean. Filmen zerrendak ere jasota daude agirian, eta, hala dagokionean, Zinemaldiaren programen aurreko edizioetan parte hartu duten nabarmentzen da (Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa, Ikusmira Berriak, Zinema Eraikitzen eta Glocal in Progress). Horrez gain, epaimahaien eta sarien zerrendak ere biltzen ditu.

Argazkien galerian (memoriaren epilogo-funtzioa du), argi eta garbi geratzen da Zinemaldiko jarduerak eta ikusleak askotarikoak direla, bai eta zinemako izar eta ospe handiko zinemagile askok parte-hartzen dutela ere. Hori horrela, Zinemaldia sendotu egin da zinema-industriako eragile guztien elkargune gisa; zinema onaz eta askotarikoaz gozatzeko esparru bat da, jakintza, iritziak eta esperientziak trukatzekoa, bai eta negozioak egiteko gunea ere.

 
Bereizmen handiko irudiak
Memoria 2018

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea