tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Donostia Zinemaldiak 36. Zinema Eraikitzen sailerako deialdia egin du
Donostia Zinemaldiak 36. Zinema Eraikitzen sailerako deialdia egin du
Izena emateko epea ekainaren 30ean amaituko da
Asteartea, 2019(e)ko apirilaren 30

Zinema Eraikitzen sailak, Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino, Rencontres de Toulouseren urteroko hitzordu bikoitzak, postprodukzio-fasean dauden Latinoamerikako film luzeak osatzen laguntzea eta beren nazioarteko banaketa sustatzea ditu helburu. Film luzeek 60 minututik gorako iraupena izan behar dute eta zati batean edo osorik Latinoamerikako herrialdeetan ekoitzitakoak izan behar dute. Irailaren 23an, 24an eta 25ean egingo da, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren eta Glocal in Progressen garai berean.

Sortu zenetik, Zinema Eraikitzen sailean aukeratu diren 191 filmetako % 95 bukatu dira. Jarduera horren bidez, halaber, hainbat sortzailek nazioarteko proiekzioa izatea bultzatu da, adibidez: Jayro Bustamantek, Amat Escalantek, Alejandro Fernández Almendrasek, Ciro Guerrak, Sebastián Leliok, Mariana Rondónek, Pepa San Martínek, Emiliano Torresek eta Lorenzo Vigasek.

Zinema Eraikitzen sailaren aurreko edizioetan aurkeztutako hainbat film (esaterako, Lucía Garibaldiren Los tiburones; María Alchéren La familia sumergida; Martín Rodríguezen Marilyn; André Novaisen Temporada; Beatriz Seignerren Los silencios; Bani Khoshnoudiren Luciérnagas; Natalia Garagiolaren Temporada de caza; Rubén Mendozaren Niña errante nazioarteko hainbat zinema-jaialditan aukeratu dituzte, besteak beste, Cannes, Berlin, Donostia, Rotterdam, Locarno, Sundance eta Veneziakoetan, eta sari garrantzitsuak irabazi dituzte. Horrez gain, Sofía Quirósen Ceniza negra filmak Canneseko zinema-jaialdiaren hurrengo edizioko Kritikaren Astean parte hartuko du.

SARIA

Industriaren Zinema Eraikitzen saria, Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión enpresek ematen dute saria; film baten postprodukzio zerbitzuetan datza (sariaren oinarretan deskribatutakoak, ingelesez azpititulatutako DCP bat sortu eta Espainian banatzeraino.


Erregelamendua irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.


HARREMANAK:


Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, EVcorporate, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Visión. Eta beste hauen laguntza: Association Rencontres Cinémas d'Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Activités Sociales de l'énergie (CCAS), Centre National du Cinéma et de l'Image Animée (CNC), Cinéfondation, CINÉ + Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE), Conseil Départamental de la haute Garonne, Eaux Vives, Europa Distribution, Firefly, Gaumont Wilson, Le-Lokal Production, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network (Marché du Film-Festival de Cannes), Région Occitanie Pyrénées-Méditerranée, Signis eta Titrafilm.




Ondorengoen babesarekin

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea