tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Amenabar, Donostia Zinemaldiaren kolaboratzaile ofizial berria
Amenabar, Donostia Zinemaldiaren kolaboratzaile ofizial berria
Asteazkena, 2019(e)ko maiatzaren 8

Amenabarrek hiru urteko akordioa egin du Donostia Zinemaldiarekin, eta kolaboratzaile ofizial izango da. Gainera, Amenabar Family zerbitzuaren bidez, haur-zinemaren babesle ere izango da, Ongietorri familiara! kanpainaren bidez, familiek etxeko txikienekin batera disfruta dezaten. Akordio hau oso pozgarria da bi aldeentzat, Zinemaldiaren tradizioarekin eta, oso bereziki, haur-zinemaren sailarekin identifikatzen direlako eta azken hori, bada, Amenabarren muina diren familia- eta komunitate-balio eta espirituarekin bat datorrelako.

Donostia Zinemaldiak hiru hamarkada baino gehiago daramatza haur-zinemaren sailaren bidez zinema txikienei hurbiltzen, eta euskarara bikoiztutako filmen estreinaldiak eskaintzen ditu, batik bat ikasleen belaunaldi berriei zuzenduta. Zinemaldiko asteburuetan, familiei zuzendutako saioak programatzen dira hiriko zenbait aretotan.

Amenabar 37 urteko baino gehiagoko ibilbidea duen familia-enpresa bat da eta, gaur egun, higiezinen sustatzaile nagusietako bat da nazio mailan. Sustapenean eta eraikuntzan espezializatuta dago, eta 24.000 etxebizitza baino gehiago eraiki ditu. Gaur egun, 72 sustapen baino gehiago ditu Espainian. Eraikin enblematikoak eraiki ditu; esaterako, hauek: Kursaal, Basque Culinary Center, Biodonostia Osasun Ikerketako Institutua, Tabakalera eta San Telmo museoa, denak ere Donostian.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea