tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Penélope Cruzek Donostia sari bat jasoko du Donostia Zinemaldiaren 67. edizioan
Penélope Cruzek Donostia sari bat jasoko du Donostia Zinemaldiaren 67. edizioan
Oscar bat eta hiru Goya sari dituen aktore espainiarra Zinemaldiko kartel ofizialean agertuko da
Ostirala, 2019(e)ko maiatzaren 10

Penélope Cruzek Donostia Zinemaldiaren 67. edizioko Donostia sari bat jasoko du. Aktore espainiarrak protagonismo bikoitza izango du; alde batetik, Zinemaldiko ohorezko sari garrantzitsuena jasoko du, 1986tik zinemaren munduko figura handien ibilbidea eta ekarpena saritzen duena; eta bestetik, datorren edizioaren kartel ofizialaren irudia izango da.

Penélope Cruz (Madril, 1974) da nazioartean arrakasta handiena izan duen aktore espainiarra: antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Oscar saria eta Bafta saria irabazi zituen Vicky Cristina Barcelona filmagatik (Woody Allen, Zabaltegi-Perlak 2008); hiru Goya La niña de tus ojos (Fernando Trueba, 1998), Volver (Pedro Almodóvar, FIPRESCI Sari Nagusia 2005) eta Vicky Cristina Barcelona filmetan egindako lanagatik; Canneseko zinema-jaialdiko emakumezko interpretazio onenaren sari kolektiboa (Volver), ohorezko César saria eta Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina (2018), beste aintzatespen askoren artean.

Cruzek gaztelania, ingelesa, italiera eta frantsesa erabili ditu bere lanetan, eta protagonista izan da, besteak beste, film hauetan: Belle Époque (Fernando Trueba, 1992, ingelesez besteko film onenaren Oscar saria), Jamón, jamón (Bigas Luna, 1992), Abre los ojos (Alejandro Aménabar, 1997), La niña de tus ojos (Fernando Trueba, 1998), Todo sobre mi madre (Pedro Almodóvar, 1999, ingelesez besteko film onenaren Oscar saria), Sin noticias de Dios (Agustín Díaz Yanes, 2001), Vanilla Sky (Cameron Crowe, 2001), Elegy (Isabel Coixet, 2008), Nine (Rob Marshall, 2009), Pirates of the Caribbean: On Stranger Tides (Rob Marshall, 2011), To Rome With Love (Woody Allen, 2013), Ma ma (Julio Medem, 2015), Todos lo saben (Asghar Farhadi, 2018), Dolor y gloria (Pedro Almodóvar, 2019) eta Wasp Network, Olivier Assayasek zuzendua eta oraindik estreinatu ez dena. Aurki nazioarteko beste bi produkziotan ere hartuko du parte: Simon Kinbergen 355 eta Todd Solondzen Love Child.

Donostian hirutan lehiatu da Zinemaldiaren Sail Ofizialean: Todo es mentira (Álvaro Fernández Armero, 1994), Volavérunt (Bigas Luna, 1999) eta Venuto al mondo (Sergio Castellito, 2012). Loving Pablo (2017) aurkezteko izan zen azken aldiz Donostian, Javier Bardemekin batera, Perlak sailaren itxiera-ekitaldian, Belodromoan egin zen emanaldi jendetsu batean.

«Oso pozik gaude Penélope Cruzek baietz esan diolako Donostia Zinemaldiaren irudi izateari eta Donostia saria jasotzeari. Aktore zoragarria da, asko miresten dugu eta, gainera, lanbidean hasi zenetik gertu-gertutik jarraitu ditugu haren urratsak»
José Luis Rebordinos, Donostia Zinemaldiko Zuzendaria

Penélope Cruz Zinemaldiko ohorezko sari garrantzitsuena jasoko duen bosgarren aktore espainiarra izango da, Fernando Fernán Gómez (1999), Paco Rabal (2001), Antonio Banderas (2008) eta Carmen Mauraren (2013) ondotik.

"Donostia Sariaren berri hau emozioz beteta eta Donostia Zinemaldiarekiko esker onez jaso dut, sekulako ohorea da niretzat. Zinemaldia ez da soilik nazioartean errespetu handia duen zinema-jaialdia, Espainiako garrantzitsuena ere bada. Gainera, maitasun berezia diodan lekua da, oso gaztetatik bertaratu naizelako eta oso une zirraragarriak bizi izan ditudalako bertan. Mila esker bihotz-bihotzez".
Penélope Cruz

Donostia Zinemaldiak karteletarako diseinu berri bat abiarazi zuen 2018an, konposizioan argazkiak eta marrazkiak uztartuz eta zinematografia garaikidearen figura bat txertatuz. Isabelle Huppertek inauguratu zituen kartel horiek iaz eta 67. edizioko karteleko protagonista Penélope Cruz izango da. Kartel ofiziala TGA estudioak egin du, Nico Bustos argazkilariak Penélope Cruzi eginiko erretratu batetik abiatuta.

Hamabost urteko ibilbidean, Donostiako TGA estudioaren funtzionaltasunaren eta estetikaren nahasketak eta lengoaia bisual bereizgarriak, besteak beste, Donostia Kulturaren, Kutxa Fundazioaren, Elías Querejeta Zine Eskolaren eta Aquariumen nortasunak taxutu dituzte. Nagore García Pascualek, Julen Cano Linazasorok eta Txema García Amianok zuzendutako estudioaren kartelen artean daude, besteak beste, Musika Hamabostaldiaren 75. urteurrenarena, Kontxako estropadetako 2017koa, Uda-gau bateko ametsa antzezlanarena edo Zinemaldiaren iazko irudi-aldaketa ekarri zuena.

TGAk egin ditu, halaber, gainerako sailen kartelak ere: New Directors, Horizontes Latinos, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak, Nest Film Students, Culinary Zinema eta Roberto Gavaldóni buruzko atzera begirako zikloa. Guztietan ere argazkiaren eta marrazkiaren arteko lotura erabiliko da.

GALETARAKO SARREREN AURRESALMENTA

Zinemaldiaren webgunean, gaurtik aurrera egongo dira salgai 67. edizioaren inaugurazio eta amaiera galetarako sarrerak. Zeremonia bakoitzerako gehienez ere lau sarrera erosi ahal izango dira.

BABESLEAK ETA LAGUNTZAILEAK

Zinemaldia pertsona eta enpresa askoren lankidetzari eta grinari esker da posible. Besteak beste, hauek:

  • RTVE eta MOVISTAR +, Zinemaldiaren babesle ofizialak.
  • AUDI, kolaboratzaile ofiziala eta ibilgailu ofiziala.
  • KUTXABANK, kolaboratzaile ofiziala eta Kutxabank-New Directors sariaren babeslea.
  • AMENABAR, kolaboratzaile ofiziala eta Haurrentzako Zinema sailaren babeslea.
  • AECID-LANKIDETZARAKO ESPAINIAKO AGENTZIA, Espainiako Lankidetza sariaren babeslea.
  • ARRI, Industriaren Koparen babeslea.
  • ASOCIACIÓN INTERPROFESIONAL DEL CERDO IBÉRICO, Zinemaldiaren Koktel Ofizialen babeslea.
  • BASQUE CULINARY CENTER, Culinary Zinemaren antolatzaile laguntzailea.
  • Berlineko jaialdiko CULINARY CINEMA, Culinary Zinemaren antolatzaile laguntzailea.
  • CABREIROÁ, Zinemaldiaren ura ofiziala.
  • CHANEL, Zinemaldiaren makillaje ofiziala.
  • DYSON, Zinemaldiaren ile-apainketako tresna ofiziala.
  • EITB, Zinemaldiaren eta Euskal Zinemaren galako laguntzailea.
  • EL DIARIO VASCO, Belodromoko emanaldietan parte hartuko baitu.
  • ELIAS QUEREJETA ZINE ESKOLA, Ikusmira Berriak-en antolatzaile laguntzailea eta Zinemaldia 70 proiektuaren laguntzailea.
  • EPE-APV, Zinemira saileko laguntzailea.
  • EUROPA CREATIVA PROGRAMA, EUROPAR BATASUNAREN MEDIA, Industria Sailaren babeslea.
  • EUSKADIKO FILMATEGIA, Roberto Gavaldón atzera begirakoaren eta Zinemaldia 70 proiektuaren laguntzailea.
  • EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA Glocal In Progress sailari laguntzeagatik.
  • EUSKO JAURLARITZAKO EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA, Industria Sailaren babeslea, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren eta Zinemaldia Startup Challengeren sustatzailea.
  • FILMOTECA ESPAÑOLA, Roberto Gavaldón atzera begirakoaren antolatzailea.
  • ¡HOLA!, Zinemaldiaren laguntzailea.
  • IBAIA, Zinemira saileko laguntzailea.
  • IBERMEDIA PROGRAMA, Zinema Eraikitzen sailari laguntzeagatik.
  • IRIZAR, Euskal Zinemaren Irizar Sariaren babeslea.
  • KELER, Zinemaldiko garagardo ofiziala.
  • LYONGO LUMIÈRE ZINEMA-JAIALDIA, Klasikoak saileko laguntzailea.
  • MAR DE FRADES, Inaugurazio-festaren babeslea.
  • NESPRESSO, kafe ofiziala eta Culinary Zinemaren babeslea.
  • ORONA FUNDAZIOA, Zinemaldiaren laguntzailea eta Nest Film Students-en babeslea.
  • PERRIER JOUËT, Zinemaldiko xanpain ofiziala.
  • PETRONOR, Zinemaldia & Technology-en antolatzaile laguntzailea.
  • RAMIRO MATA, Zinemaldiaren laguntzailea.
  • SADE, Zinemaldiaren laguntzailea.
  • SAN TELMO MUSEOA, Roberto Gavaldón atzera begirakoaren laguntzailea.
  • SGAE FUNDAZIOA, Zinemaldiaren laguntzailea.
  • TABAKALERA-KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO GUNEA, Nest Film Students, Ikusmira Berriak, Zinemaldia & Technology, Zabaltegi-Tabakalera eta Zinemaldia 70 proiektuen antolatzaile laguntzailea.
  • TECNALIA, Zinemaldia & Technology ekimenaren antolatzaile laguntzailea.
  • VICOMTECH, Zinemaldia & Technology ekimenaren laguntzailea.

Eskerrak, halaber, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia Sozietate Anonimoaren Administrazio kontseiluko kideei: Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala.

 
Bereizmen handiko irudiak

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea