tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Zinemaldiko Bideotekak filmen izena emateko epea ireki du
Zinemaldiko Bideotekak filmen izena emateko epea ireki du
Asteazkena, 2019(e)ko uztailaren 17

Zinemaldiko Bideotekak sail guztietako filmak, honetarako izena eman dutenak, streaming bidez ikusteko aukera eskaintzen die industriako profesional akreditatuei. Jaialdia bukatutakoan, filmak hilabete batez ikusi ahalko izango dira (2019ko urriaren 28ra arte). CinandoVL-k, Marché du Film - Festival de Cannes-ek zinema industriaren profesionalentzako sortutako plataformak, Zinemaldiaren Bideoteka kudeatzen du.

Aurten, lehen aldiz, Cinandok pelikulak ikusgai jarriko dituen aplikazioa garatu du, Android eta iOS tabletentzat. App Store eta Google Play-n doan deskarga daiteke.


Zinemaldiko Bideotekak Espainia eta Latinoamerikako filmen panorama ere eskainiko du. Enpresa bakoitzak hiru film erregistratu ahal izango ditu gehienez, honako baldintzak bete bitartean:

  • Gutxienez 60 minutuko iraupena izatea.
  • Mundu mailako estreinaldia 2018ko urriaren eta 2019ko irailaren artean izatea.
  • Espainian edo Latinoamerikako herrialde batean ekoiztuak izatea.

Zinemaldiaren bideotekan izena emateko film bakoitzaren tasa honakoa da:

  • 70 € (%21eko BEZa barne) Espainian edo Latinoamerikako herrialde batean ekoiztutako filmentzat.
  • 35 € (%21eko BEZa barne) Euskal Autonomia Erkidegoan ekoiztutako filmentzat (ekoizlearentzako doako akreditazioa barne).

Izena emateko azken eguna 2019ko irailaren 9a izango da, astelehena.

Film bat Bideotekan erregistratzeko hurrengo lotura erabil dezakezu.

Harremanetarako: videoteca@sansebastianfestival.com / (+34) 943 481 217
 




Ondorengoen babesarekin

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea