tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Donostia Zinemaldiak Puxika Gorria / El Globo Rojo haurtzaindegi-zerbitzua sustatuko du Zinemaldiko profesionalentzat
Donostia Zinemaldiak Puxika Gorria / El Globo Rojo haurtzaindegi-zerbitzua sustatuko du Zinemaldiko profesionalentzat
Astelehena, 2019(e)ko abuztuaren 5

Donostia Zinemaldiak Puxika Gorria / El Globo Rojo haurtzaindegi-zerbitzua sustatuko du Zinemaldiko akreditatuentzat, San Telmo Museoarekin eta Parenting at Film Festivals taldearekin elkarlanean eta CIMAren (Zinemako eta Ikus-entzunezko Bitartekoetako Emakumeen Elkartea) laguntzaz.

Cannesko zinema-jaialdiko Le Ballon Rouge ekimenaren kideko, Puxika Gorria / El Globo Rojo zerbitzuak ehun metro karratuko eremua eskainiko du San Telmo Museoan. Zinemaldiaren egoitza nagusietako bat da San Telmo Museoa, eta bertan egiten dira industriako profesionalentzat antolatutako jarduerak; besteak beste, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa.

Zaintzaile profesionalen enpresa batek kudeatuko du eremua, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez zainduko dituzte akreditatuen seme-alabak. Zerbitzua 10:00etatik 18:00etara bitarte egongo da zabalik, irailaren 20tik 28ra arte, 6 hilabetetik 6 urtera arteko haurrentzat. Haurtzaindegiak edoskitzeko eremu bat eta gurasoentzako elkargune bat izango ditu.

Zinemaldi osorako, haur bakoitzeko 50 euro izango da kostua. Halaber, 16 orduko bonuak eskuratu ahal izango dira, 30 euroan.

"Apurka-apurka, zinema-jaialdietara iristen ari da kontziliazioa. Xumeki, haurtzaindegi honekin geure harri-koskorra ekarri nahi izan dugu, garapen sozial bidezkoagoa eta inklusiboagoa bultzatzeko", adierazi du Zinemaldiaren zuzendariak, José Luis Rebordinosek.

"Parenting at Film Festivals elkarteko kideoi poz handia ematen digu Donostia Zinemaldian Puxika Gorria / El Globo Rojo ekimenarekin elkarlanean aritzeak. Gure industrian lana eta familia bateratzeko lagungarria izatea espero dugu, eta gizarteari, oro har, eredu ematea", adierazi dute Parenting at Film Festivals taldeko sortzaileek (Sarah Calderón, Michelle Carey, Aurélie Godet eta Olimpia Pont-Chafer).

Irailaren hasieran Zinemaldiaren webgunean jakinaraziko dira gainerako xehetasunak. Informazio gehiago nahi izanez gero, eta aurrez izena emateko, helbide elektroniko honetan jar daiteke antolatzaileekin harremanetan: ParentingAtFilmFests@gmail.com.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea