tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Roger Michell zuzendariaren ‘Blackbird’ filmak emango dio hasiera Donostia Zinemaldiari
Roger Michell zuzendariaren ‘Blackbird’ filmak emango dio hasiera Donostia Zinemaldiari
Urrezko maskorra eskuratzeko lehiatutako Bille August daniarraren ‘Silent Heart’ (2014) dramaren remakea da eta Susan Sarandon, Kate Winslet, Mia Wasikowska eta Sam Neill dira protagonistak
Asteartea, 2019(e)ko abuztuaren 13

Blackbird-en Europako estreinaldiak emango dio hasiera 67. Donostia Zinemaldiaren lehiaketako Sail Ofizialari. Susan Sarandon, Kate Winslet, Mia Wasikowska eta Sam Neill dira Roger Michellek zuzendutako filmaren protagonistak. AEBren eta Erresuma Batuaren arteko koprodukzio hori Stille Hjerte / Silent Heart (2014) dramaren remake bat da. Hain zuzen, film harekin Zinemaldian lehiatu zen Bille August daniarra, eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Paprika Steen antzezleak.

Urrezko Maskorra lortzeko lehia irailaren 20an hasiko da, Blackbird filmaren emanaldiarekin. Bertsio berriaren gidoia ere Christian Torpe-k idatzi du; hau da, Stille Hjerte / Silent Heart filmaren jatorriko libretoaren egileak. Susan Sarandonek (Donostia saria, 1995) sufrimenduari amaiera eman nahi dion gaixo terminal bat hezurmamitu du. Hasiera batean, duintasunez hiltzeko erabakiaren alde agertuko da haren familia, baina alabek (Winslet eta Wasikowska) egoera are gehiago zailduko duten familia-sekretu batzuk aurkituko dituzte.

Roger Michell (Pretoria, Hegoafrika, 1956), Erresuma Batuan kokatutako zuzendaria, My Night with Reg (1997) eta Titanic Town (1998) filmekin hasi zen zinemagintzan, baina Notting Hill (1999) izan zen haren lehenengo arrakasta: 360 milioi dolar baino gehiago bildu zituen Julia Roberts eta Hugh Grant aktoreek protagonizatutako komedia erromantiko horrek. Ondotik beste lan batzuk zuzendu zituen: adibidez, Changing Lanes (2002), Samuel L. Jackson eta Ben Affleck aktoreekin, eta Le Week-End (2013), Donostiako Sail Ofizialean lehiatu eta Jim Broadbent-i gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eman zion filma.

Bestalde, Susan Sarandon, Oscar sariaren irabazlea Dead Man Walking (1995) filmean egindako lanagatik, mende erdiz aritua da antzezten. Hasierako rolen artetik, Atlantic City (Sail Ofiziala, 1980) nabarmendu daiteke, film horrek ekarri baitzuen lehen aldiz Donostiara, Louis Malle zuzendariarekin batera. Handik hamabost urtera, Donostia saria jaso zuen Thelma & Louise (1991) ezagunaren protagonistakideak, lanean egin duen ibilbide osoaren aitorpen gisa. Ondoren, Zinemaldian programatutako film ugariren antzeztaldean ikusi dugu haren izena: besteak beste, Emotional Arithmetic (2007), In The Valley of Elah (2007) eta Arbitrage-n (2012). Azken hori zela bide, Richard Gererekin batera itzuli zen Donostiara.

Blackbird 67. Donostia Zinemaldiari hasiera emateko galan proiektatuko da, datorren irailaren 20an. Espainian DeAPlaneta-k eta nazioarteko merkatuan Millennium Films-ek banatuko dute. Sarrerak Zinemaldiaren webgunean salgai daude jadanik, 70 euroko prezioan.

 

Blackbird
Roger Michell  (AEB - Erresuma Batua)
Antzezleak: Susan Sarandon, Kate Winslet, Mia Wasikowska, Sam Neill, Rainn Wilson, Lindsay Duncan
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)

Emakume batek familia osoa bilduko du, bizirik jarraitu nahi ez duela jakinarazteko. Horrek agerira ekarriko ditu familiako liskar ezkutuak, baina baita bi alabek amari dioten maitasuna ere.

Bereizmen handiko irudiak

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea