tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Zinema Eraikitzen 36 jarduerak sei film aurkeztuko ditu
Zinema Eraikitzen 36 jarduerak sei film aurkeztuko ditu
Irailaren 23an, 24an eta 25ean egingo da industria-jarduera, eta Brasil, Kolonbia, Mexiko, Panama eta Uruguaiko ekoizpenak erakutsiko ditu
Asteazkena, 2019(e)ko abuztuaren 14

Sei opera prima sartu dira Zinema Eraikitzen 36ko aukeran, guztira aurkeztu diren 185 ekoizpenetatik: Joan Gómezen El árbol rojo (Kolonbia – Panama – Frantzia), Agustín Bancheroren Las vacaciones de Hilda (Uruguai – Brasil), Madiano Marchetiren Madalena (Brasil), Ángeles Cruzen Nudo Mixteco (Mexiko), Mauricio Osakiren Os caminhos do meu pai / The Paths of my Father (Brasil – Polonia), eta Fernanda Valadezen Sin señas particulares (Mexiko).

Zinema Eraikitzen Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino, Rencontres de Toulouse zinema-jaialdiaren arteko ekimen profesionala da, Latinoamerikako zinema sustatzeko helburua duena.  2002. urtean sortua, urtean bitan irekitzen den deialdiak talentu berriak nazioartean proiektatzeko plataforma eta Latinoamerikako ikus-entzunezkoen industriaren erreferentziako elkargune bihurtu da.

Aurten, Donostiako eta Toulouseko Zinema Eraikitzen jardueretan aurkeztutako lau film izango dira Zinemaldian: Jorge Riquelmeren Algunas bestias New Directors sailean ikusiko dugu, Toulouseko Zinema Eraikitzen jardueran saridun suertatu ondoren; Sebastián Muñozen El Príncipe Horizontes Latinos sailean, Veneziako Kritikaren Astetik pasa eta gero; Armando Capóren Agosto Koprodukzio Foroan eta Zinema Eraikitzen 32n izan zen eta Horizontes Latinos sailean ere ikusiko dugu; eta Lucía Garibaldiren Los Tiburones, Zinema Eraikitzen 34ko irabazlea eta Sundancen eta Guadalajaran saritua, baita Horizontes Latinos sailean ere.

 

El árbol rojo / The Red Tree
Joan Gómez Endara  (Kolonbia - Panama - Frantzia)
Ekoizpena: Big-Sur Películas, Mass Media Communications, In Vivo Films, Viso Producciones

Aita hiltzen denean, Eliécerrek ardurapean hartu beharko du Esperanza izeneko arrebaorde ezezaguna. Hiriburura eraman beharko du, txikitan arreba abandonatu zuen amaren bila. Neskatoaz arduratuko ez dela erabaki duenez, eta bere eginkizuna bete nahian, bidaiari ekin beharko dio Eliécerrek. Bidea Toño txalupari gaztearekin egitea onartuko du; hark boxeo-txapelduna izateko joan nahi du hirira. Bide amaieran, berak eta Esperanzak galdutako familia berriz aurkitzeko erabakiari aurre egin beharko dio Eliécerrek.


Las vacaciones de Hilda / Hilda's Short Summer
Agustín Banchero  (Uruguai - Brasil)
Ekoizpena: Tarkiofilm, Arissas

Hilda Concepción herrian bizi den emakume bakarti bat da. Nahita, ingurukoekin dituen afektu-harreman guztiak hausten ditu. Semeak hainbat urteren ondoren bisita egingo diola jakinarazten dionean, Hildaren bizitza etengo da. Hala, bere etxea eta irudia hobetzeko lanean hasiko da, azken garaian utzita ditu eta. Eguna hurbiltzen denean, semeak bisita bertan behera utzi eta mugagabeki atzeratuko du. Orain, uda iraganean bizi beharko du Hildak.


Madalena
Madiano Marcheti  (Brasil)
Ekoizpena: Pólo Filmes, Raccord Produções

Soja-sail baten erdian, Madalena trans emakumearen gorpua dago. Luziane itxaropen handirik gabe bizi da aldirietako auzo batean, amari lanean laguntzen. Hiriaren beste muturrean dagoen urbanizazio itxi batean, Cristianok senitartei aitaren soja-sailez arduratzeko gai dela frogatu nahi die. Errekan, Biancak eta beste lagun trans batzuek, ahal duten einean, Madalenaren heriotza prozesatuko dute. Nahiz eta elkar ez ezagutu, Madalenaren espirituak, hiri gainean hegaka, lotu egingo ditu. Opera prima.


Nudo mixteco
Ángeles Cruz  (Mexiko)
Ekoizpena: Madrecine, EI2 Media

Oaxacako Mixteca eskualdean, San Mateo herriko zaindariaren festan, hiru istorio gurutzatuko dira. Esteban migratu eta hiru urtera itzuliko da, eta emaztea, Chabela, beste gizon batekin elkartu dela jakingo du. Haserre bizian, batzarrean emaztea epaitzeko deia egingo dio herriari. María ama ehorztera itzuliko da. Aitak arbuio egingo dio, eta, ziurtasunik gabe eta minduta, berarekin joateko proposatuko dio Piedadi, haurtzaroko amodio lesbikoari. Toñari bere oinazea gogoraraziko dio alabak bizi duen sexu-abusuak, eta hura babesteko familiari aurre egitera itzuliko da.


Os Caminhos do Meu Pai / The Paths of My Father
Mauricio Osaki  (Brasil - Polonia)
Ekoizpena: Dezenove Som e Imagens, Kraków Film Klaster

Trung-ek, beti Vietnam iparraldean bidaian dagoen kamioilari batek, amaginarreba ospitalera eraman dutela jakingo du. Hortaz, ardurapean hartu beharko du bere hamar urteko alaba, Vy. Ia-ia ez du ezagutzen, amonak hazi baitu. Hurrengo ibilbidea hitzartuta du, eta, alaba berekin eraman nahi ez badu ere, ez du beste aukerarik izango. Vietnam iparraldeko errepideetan zehar, Trungek eta Vyk elkarrekin egin beharko dute bi belaunaldiak bilduko dituen bidaia sentimentala: neskaren lehena, eta gizonaren azkena. Opera prima.


© CORPULENTA
Sin señas particulares / Non Distinguishing Features
Fernanda Valadez  (Mexiko)
Ekoizpena: Corpulenta Producciones, Avanti Pictures

Magdalena semearen bila abiatuko da; izan ere, Estatu Batuetako mugarako bidean desagertu zen. Gaur egungo Mexikoko herri eta paisaia suntsituetan zehar ibilian, Miguel ezagutuko du Magdalenak: Estatu Batuetatik deportatutako gazte bat, etxerako bidean ari dena. Hala, elkarri lagunduko diote: Magdalena semearen bila, eta Miguel bere ama berriz ikusi nahian, biktimak eta biktimarioak elkarrekin ibilarazten dituen lurralde batean.

SARIA

Zinema Eraikitzen Industria Saria, Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión enpresek ematen dute. Film baten postprodukzio zerbitzuetan datza, sariaren oinarretan deskribatutakoak, ingelesez azpititulatutako DCP bat sortu eta Espainian banatzeraino.


HARREMANAK:


Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Film Factory, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Visión, eta beste hauen laguntza: Association Rencontres Cinémas d'Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Les Activités Sociales de l'Energie (CCAS), Bureau des Tournages Toulouse, Centre National du Cinéma et de l'Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, Europa Distribution, Firefly, Gaumont Wilson, La Cinéfondation, Le-Lokal, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network (Marché du Film - Festival de Cannes), Région Occitanie Pyrénées / Méditerranée, Signis y TitraFilm.




Ondorengoen babesarekin

Bereizmen handiko irudiak

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea