tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Tim Roth, Catherine McCormack eta Clive Owen aktoreek protagonizatutako ‘The Song of Names’ filmak itxiko du 67. Donostia Zinemaldia
Tim Roth, Catherine McCormack eta Clive Owen aktoreek protagonizatutako ‘The Song of Names’ filmak itxiko du 67. Donostia Zinemaldia
François Girard kanadarra berriz barneratu da musikaren munduan, besteak beste, ‘Le violon rouge’ (1998) eta ‘Boychoir’ (2014) zuzendu ostean
Asteartea, 2019(e)ko abuztuaren 20

The Song of Names filmaren nazioarteko estreinaldiak itxiko du 67. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala, lehiaketaz kanpo, irailaren 28an. Tim Roth, Catherine McCormack eta Clive Owen aktoreak dira filmaren protagonistak. François Girard kanadarrak –hau da, Le violon rouge (1998), Silk (2007) eta Boychoir (2014) filmen egileak– zuzendu du oinarri historiko eta musikala duen drama hori, eta Howard Shore-k sortu du soinu-banda.

Kanada, Erresuma Batua eta Hungaria arteko koprodukzio bat da filma, eta Norman Lebrecht idazlearen izen bereko eleberrian dago oinarrituta. Bederatzi urte dituenean, Martinek Dovidl ezagutuko du: biolina jotzeko talentu harrigarria duen judu poloniar bat, II. Mundu Gerra piztu ondoren Londresen errefuxiatu dena. Debuta egin aurretik, baina, arrastorik utzi gabe desagertuko da Dovidl, eta lotsa eta hondamena ekarriko dio familia osoari. Nazioartean Hanway Films-ek eta Espainian Filmax-ek banatuko dute filma.

François Girardek (Saint-Félicien, Canadá,1963) aurrez ere zuzendu ditu musikaren inguruan ardaztutako zenbait lan. Thirty Two Short Films About Glenn Gould (1993) filmean, originaltasunez hurbildu zen Glenn Gould piano-jotzaile talentudunaren benetako bizitzara, eta ondoren, Le violon rouge-n, mendeetan eta kontinenteetan zehar eskutik eskura bidaiatzen duen biolin baten bidea irudikatu zuen. Gainera, Boychoir filmean haur-abesbatzako zuzendari zorrotz baten istorioa kontatu zuen Dustin Hoffman aktorearen bidez. Alessandro Bariccok idatzitako Zeta eleberri ospetsuaren egokitzapen zinematografikoa egiteagatik ere ezaguna da Girard.

Zinemaldiak aurreko urteetan jadanik programatu izan ditu The Song of Names filmeko aktore nagusien beste lan batzuk. Clive Owen Donostian izan zen Children of Men (2006) Perlak sailean aurkezteko, eta berriz etorri zen Juan Carlos Fresnadilloren Intruders-ek (2011) Sail Ofizialari hasiera eman zionean. Bestalde, 2015. urtean Tim Rothek bitan parte hartu zuen Horizontes Latinos sailean, Gabriel Ripsteinen 600 millas eta Michel Francoren Chronic filmekin. Halaber, Catherine McCormack izan zen Donostian The Weight of Water (Kathryn Bigelow, 2000) aurkezteko Sail Ofizialean.

 

The Song of Names
François Girard  (Kanada - Erresuma Batua - Hungaria)
Antzezleak: Tim Roth, Clive Owen, Catherine McCormack, Jonah Hauer King, Magdalena Cielecka
Klausurako filma
Lehiaketatik kanpo

Europan, Bigarren Mundu Gerra betean, Martinek, bederatzi urteko haur batek, maitasuna hartuko dio bere anaia adoptatu berriari. Dovidl, haren adin bereko biolin-jotzaile miraria, Londresera iritsi berri da errefuxiatu gisa. Denbora luze baten ondoren, 21 urterekin lehen kontzertua eman aurretik, arrastorik utzi gabe desagertuko da Dovidl, eta lotsa eta hondamena ekarriko dio familiari. Handik urtetara, Martinek 56 urte dituenean, Dovidlek soilik irakats lekiokeen filigrana estilistiko bat erakutsiko dio biolin-jotzaile gazte batek.


Amaierako galan, sariak banatu eta The Song of Names filma aurkeztu eta proiektatuko da. Sarrerak jadanik salgai daude, 70 euroko prezioan. Inaugurazio-galan, aldiz, Roger Michell zuzendariaren Blackbird proiektatuko da. Susan Sarandon, Kate Winslet, Mia Wasikowska eta Sam Neill dira protagonistak. Sarrera-txartelak jadanik salgai daude, halaber, prezio berean.


Bereizmen handiko irudiak

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea