tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Alfonso Cuarónen 'ROMA', urteko film onenaren FIPRESCI Sari Nagusian irabazlea 2019an
Alfonso Cuarónen 'ROMA', urteko film onenaren FIPRESCI Sari Nagusian irabazlea 2019an
Osteguna, 2019(e)ko abuztuaren 29

Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko kideek (FIPRESCI) ROMA izendatu dute 2019ko urteko film onena. Bozketan mundu osoko 618 kritikarik hartu dute parte, eta 2018ko uztailaren 1etik aurrera estreinatutako film guztien artetik aukeratu dute ekoizpen hori. Beste hiru film izan dira finalean: Bong Joon-horen Gisaenchung / Parasite-k Perlak sailean parte hartuko du Cannesen Urrezko Palmorria irabazi eta gero; Pedro Almodóvarren Dolor y gloria-ri esker Cannesen aktore onenaren saria irabazi zuen Antonio Banderasek; eta Yorgos Lanthimosen The Favourite / La favorita-k, Venezian saria irabazi, eta emakumezko aktore onenaren Oscarra ekarri zion Olivia Colmani.

Alfonso Cuarónek lehen aldiz irabazi du saria. Hain zuzen ere, ROMA-k jasotako azken aitormena da Fipresci Sari Nagusia; Venezian estreinatu eta gero, Perlak sailean parte hartu zuen 2018an, eta sari-zerrenda amaigabea bildu du hilabete hauetan: Urrezko Lehoia Venezian; ingelesez besteko film onenaren, zuzendaritza onenaren eta argazki onenaren Oscar sariak; ingelesez besteko film onenaren eta argazki onenaren BAFTA sariak; hamar Ariel sari; film iberoamerikar onenaren Goya saria; eta zazpi Platino sari, besteak beste.

1999an sortu zenetik, maila handiko zinemagileak nabarmendu ditu Fipresci Sari Nagusiak: esaterako, Pedro Almodóvar, Michael Haneke, Cristian Mungiu, Jean-Luc Godard, Richard Linklater, Roman Polanski, George Miller, Maren Ade, Aki Kaurismäki eta Paul Thomas Anderson, beste batzuen artean.

67. Donostia Zinemaldiaren inaugurazio-galan banatuko da Fipresci Sari Nagusia.

 

ROMA
Alfonso Cuarón  (Mexiko)
Antzezleak: Yalitza Aparicio, Marina de Tavira

ROMA Alfonso Cuarón (Gravity, Hijos de los hombres, Y tu mamá también) zuzendari eta gidoilari Oscar saridunak orain arte egindako proiektu pertsonalena da, eta Cleo gazteari buruz hitz egingo digu. Cleo etxeko langile dabil Roman, Mexiko Hiriko erdiko klaseko auzo batean. Berau hezi duten emakumeentzako amodio-gutun bikain honetan, bere haurtzaroko zatiak berreskuratuko ditu Cuarónek, etxeko gatazken eta gizarte-hierarkiaren erretratu emotibo eta benetakoa egiteko, 70eko hamarkadako egoera politiko gorabeheratsuaren esparruan. 

Bereizmen handiko irudiak

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea