tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > 67. edizioko Donostia Zinemaldirako sarreren salmenta, zehatz-mehatz
67. edizioko Donostia Zinemaldirako sarreren salmenta, zehatz-mehatz
Aurtengo programazioa eta Filmen Gida irailaren 11an, asteazkena, kaleratuko da
Ostirala, 2019(e)ko irailaren 6
PROGRAMAZIOA - Irailaren 11an

Zinemaldiak ohikoa baino lehenago jakinaraziko du aurtengo programazioa. Sail guztietako film guztien ordutegiak irailaren 11an, asteazkena, kontsultatu ahal izango dira, bai Zinemaldiaren webgunean eta baita tokiko egunkarietan ere.

Zinemaldiko emanaldi guztien informazioa biltzen duen Filmen Gida ere egun horretatik aurrera egongo da eskuragarri Tabakalerako info puntuan 1,60 euroren truke, 10:00etatik 20:00ak arte, ordutegi jarraian. Irailaren 12tik aurrera, Donostia eta Gipuzkoako kiosko eta liburudenda nagusietan eskuratu ahal izango da, eta, hilaren 14tik aurrera, ohikoa den bezala, Kursaal Elkarguneko informazio puntuan (irailaren 14tik 19ra, 9:00etatik 20:00etara; eta irailaren 20tik 28ra, 8:30etatik 22:00etara) eta Okendo Plazako informazio gunean (hilaren 14etik 28ra, 9:00etatik 20:00etara).

SARREREN SALMENTA - Irailaren 15ean

Donostia Zinemaldiko 67. edizioko sarrerak irailaren 15an, igandea, jarriko dira salgai, goizeko 9:00etatik aurrera, kanal guztietan: Zinemaldi Plazako leihatilan (Kursaaleko beheko solairuan), Kursaal Elkarguneko leihatiletan (Sail Ofizialeko abonamenduak eta 10 sarreratik beherako erosketak) eta internet bidez (https://sansebastianfestival.janto.es eta http://tickets.kutxabank.es). Donostia Sarien, inauguruazioko eta klasurako galen sarrerak jada salgai jarri ziren duela aste batzuk.

Irailaren 20etik aurrera sarrerak honako lekuetan ere erosi ahal izango dira: Victoria Eugenia Antzokian, Tabakaleran eta Principe Zinemetan. Irailaren 21etik aurrera Trueba eta Antiguo Berriko leihatiletan eskuratzeko aukera egongo da. Antonio Elorza Belodromoko sarrerak bertako leihatilan ere egongo dira salgai, saioak hasi baino bi ordu lehenago.

Proiekzioaren egunean bertan salduko diren sarrerak 08:30etik aurrera erosi ahal izango dira internet bidez, K1-eko arratsalde/gaueko saioetakoak izan ezik. Kasu horretan, sarrerak honela erosi beharko dira:

  • 16:00etako saioen sarrerak salgai egongo dira 08:30etik aurrera interneten, Zinemaldi Plazako leihatiletan eta Kursaaleko leihatiletan.
  • Arratsaldeko eta gaueko gainontzeko sarrerak 17:00etatik aurrera erosi ahal izango dira, Kursaaleko leihatiletan.

Saio bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak. 7,90 euro balio duten saioetarako 10 sarrera baino gehiago erostean % 25eko deskontua egingo da salmenta-kanal guztietan eta baita leihatiletan ere, baldin eta erosketa bakar batean egiten bada.

Internet bidez erosten diren sarrera guztiak etxean inprimatu edo telefono mugikorrean deskargatu ahal izango dira. Horrela, Home Ticketarekin aretora sartzeko aukera egongo da, leihatiletatik pasa gabe.

San Telmo Museoko proiekzioak, Roberto Gavaldónen atzera-begirakoari lotutakoak, doakoak dira, eta gonbidapenak Zinemaldi Plazako leihatiletan jaso beharko dira.

Bestalde, Kutxabanken Gazte Txartela dutenek (Visa K26 eta Visa K26+ txartelak) % 50eko deskontua izango dute sarrera bakoitzean, galetan eta abonamenduetan izan ezik. Gainera, euro bat bakarrik ordainduko dute euskarazko azpitituluak dituzten filmetarako.

Donostia Kultura Txartela eta Gazte Txartela dutenek %10eko deskontua izango dute 7,90 euro balio duten saioetan. Donostia Kultura txartela Zinemaldi Plazako eta Victoria Eugeniako leihatiletan bakarrik erabili ahal izango da, eta GAZTE-TXARTELA, berriz, Zinemaldi Plazako leihatiletan soilik.

Leihatilen ordutegiak, ordaintzeko moduak, deskontuak eta sarreren salmenten inguruko xehetasun eta baldintzak  www.sansebastianfestival.com webgunean kontsultatu daitezke "Sarreren salmentari buruzko informazioa" atalean, eta baita Filmen Gidako “Eskuratu zure sarrera” gunean.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea