tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Donostia, zientzia eta zinema hiria
Donostia, zientzia eta zinema hiria
Donostia Zinemaldiaren, Donostia International Physics Centerren (DIPC) eta Euskadiko Filmategiaren arteko lankidetzari esker, DIPCeko zientzialariek aurkeztuko dute ‘Tximinoen erresuma’ filma Belodromoan ikastetxeentzat egingo den emanaldian
Astelehena, 2019(e)ko irailaren 9

Donostia Zinemaldia, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Euskadiko Filmategia elkarlanean arituko dira hiriaren bereizgarrietako bi lotzeko: zinemarako zaletasuna eta zientzia-espezializazio handia. Akordio horren ondorioz, DIPCeko zientzialariek aurkeztuko dute Belodromoan Gipuzkoako ikastetxeentzat programatuko den filma, Tximinoen erresuma, filma testuinguruan kokatzeko eta ikusleei zientziaren eta ekarpen zientifikoen aldeko irudia helarazteko. Zinemaldiak eta DIPCek elkarrekin aukeratu dute filma, eta euskarara bikoiztuta proiektatuko da.

Donostiari zinemako eta gastronomiako hiria izateak eman dio ospea. Hala ere, azken hogei urteetan zientzia-hiri ere bihurtu da. Gaur egun, nazioarteko 4000 zientzialari baino gehiago daude Donostian lanean; hau da, biztanle bakoitzeko zientzialari gehien dituen hirietako bat da Europan.

Euskadiko Filmategiak eta DIPCek 2018an antolatu zuten lehen aldiz zinemari eta zientziari buruzko ziklo bat elkarrekin. Ikusleek oso ongi hartu zuten Hor kanpoan: zinema eta zientzia zikloa, eta horregatik beste ziklo bat antolatu dute aurtengo lehen hiruhilekoan: Ezezaguna: zinema eta zientzia. Ziklo horiek helduentzat antolatu dituzte nagusiki, baina oraingo ekimenak haurrez osatutako audientzia baten aurrean bateratu nahi ditu zinema eta zientzia.

Hala, ikastetxeekin hitzartutako programa dela bide, Belodromoan eskolentzat egingo diren emanaldien antolatzaileetako bat izango da Donostia International Physics Center, ikerketa zientifikoa sustatzen duen fundazioa. Iaz, 79 ikastetxetako 13.300 ikasle inguru etorri ziren Belodromoko sei saioetara. Aurten, 2019an, goizez egingo dira emanaldiak, ostiralean (hilak 20) eta astelehenetik ostiralera (irailaren 23tik 27ra, biak barne).

Baterako ekimen hori Tabakalerako prentsaurrekoan aurkeztu da gaur. Pedro Miguel Etxenikek, Donostia International Physics Centerreko presidenteak, honako hau adierazi du: “belaunaldi berriak hein handi batean zientifikoa eta teknologikoa den kultura batean jaio dira. Aplikazio eta modetatik harago, gure ustez garrantzitsua da zientziaren ekarpenak ezagut ditzatela –nola aldatu duen unibertsoari eta geure buruari buruz dugun ikuspegia eta nola hobetu dituen gure bizi-baldintzak– eta horien inguruan hausnar dezatela”.

"Azken urteotan, Zinemaldiak hainbat lankidetza bultzatu ditu beste sektore batzuekin. Zientzia-munduarekin hasi dugun elkarlana oso garrantzitsua da guretzat. Zientzia funtsezko sektorea da ikus-entzunezkoaren garapenerako. Gure hirian zientziagintza duen garrantzia ikusgarria da. Kasu honetan, zientzia eta haurrak gerturatu nahi ditugu, modu errazean eta dibertigarrian”, esan du José Luis Rebordinosek, Donostia Zinemaldiko zuzendariak.

 

Tximinoen erresuma / Evolution Man - Monkey Business
Jamel Debbouze  (Frantzia)

Edouard ez da besteak bezalako tximu bat: txikiagoa da, ile gutxiago du, eta ezin du gorputz-adarretako bat erabili. Baina bitxikeria horiek, Edouarden asmamenarekin batera, espeziearen eboluzioko lehen kate-maila dela ere esan nahi dezakete. Abentura komiko bat, gizatiarraren eta animaliarraren artean, motion capture (mugimendu-argazki) teknika modu txundigarrian erabiliz egina.

Bereizmen handiko irudiak

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea