tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Zazpi orduko filmak, zortzi kapituluko telesailak, film irabazleak, opera txinatarrak... Horra hor Donostia Zinemaldiaren ohiz kanpoko programazioa
Zazpi orduko filmak, zortzi kapituluko telesailak, film irabazleak, opera txinatarrak... Horra hor Donostia Zinemaldiaren ohiz kanpoko programazioa
Asteartea, 2019(e)ko irailaren 10

67. Donostia Zinemaldiko programazioan ezohiko emanaldiak izango dira; hots, 90 eta 120 minutu arteko film tradizional baten eskemarekin bat ez datozenak.

Telesailak dira ezohiko proposamen horietako bi. Vida perfecta, Leticia Dolerak sortu duen eta Cannesko zinema-jaialdian saritu duten telesaila, akreditatuentzat bakarrik programatuko da hilaren 21ean, larunbatean (14:30ean, Principe 2 aretoan). Publikoarentzako emanaldia Belodromoan izango da, hilaren 22an, igandean, 17:00etan, eta protagonistak bertan izango dira. Kasu batean zein bestean, zortzi kapituluak emango dira (240 minutu), eta erdian 15 minutuko atsedenaldia egingo da.

El fiscal, la presidenta y el espía telesailaren estreinaldiak (Zabaltegi - Tabakalera) bi emanaldi izango ditu. Justin Webster-ek garatutako kazetaritza-ikerketa bat da. Hilaren 23an, astelehenean, 16:00etan, telesailaren sei kapituluak emango dira (360 minutu), 20 minutuko atsedenaldi batekin. Hilaren 24an eta 25ean, beste saio bat egingo da, baina emanaldia bitan banatuko da: asteartean (hilak 24), lehen hiru kapituluak emango dira (180 minutu) eta asteazkenean (hilak 25), beste hirurak (180 minutu). Sarrera berak bi saioetarako balioko du.

Béla Tarr-en Sátántangó filmaren emanaldiak, berriz, bi atsedenaldi izango ditu, bakoitza 15 minutukoa, emanaldiak, guztira, 450 minutu irauten baitu. Klasikoak sailean emango da, Tabakalerako 1. aretoan, hilaren 28an (larunbata), 16:00etan.

Aurten, gainera, sarrerak erosi ahalko dira zein filmetarako diren jakin gabe. Esate baterako, larunbat arratsaldeko saioetarako (hilak 28), non sari hauek irabazitako filmak emango diren: Donostia Hiria publikoaren saria (16:00etan, Kursaal 2 aretoan), Euskal Zinemaren Irizar saria (17:00etan, Antzoki Zaharrean), TCM Gazteriaren saria (19:00etan, Kursaal 2 aretoan), Zabaltegi-Tabakalera saria (20:00etan, Antzoki Zaharrean), Kutxabank-Zuzendari Berriak saria (22:00etan, Kursaal 2 aretoan) eta film onenaren Urrezko Maskorra (23:00etan, Antzoki Zaharrean).  Horretaz gain, ezagutzera emango ez duten film bat egongo da; hala, bada, zein film den jakin gabe erosi beharko dira sarrerak. Viktoria Eugenia antzokian emango dute, 18:00etan (aurretik, 12:30ean, Antzoki Zaharrean, akreditatuentzako emanaldi bat egongo da).

Lehen aldiz, opera txinatarraren ziklo bat egingo da Donostia Zinemaldian. Asteazkenetik larunbatera (hilaren 25etik 28ra), bost opera-pieza ospetsu emango dira: The Legend of White Snake, The Bell Tolls for a Dinasty, The Woman of the Mountain, Romance of the West Chamber eta Cao Cao and Yang Xiu.

Gainera, zenbait saiotara gonbidapenarekin joan ahal izango da, sarrerarik erosi behar izan gabe. Belodromoko kontzertura, esate baterako (hilaren 21ean izango da, 12:00etan). Zinemaldiaren Okendo plazako eta Kursaaleko informazio-postuetan eta Turismo Bulegoan eskura daitezke gonbidapenak, hilaren 14tik aurrera (larunbata). Gonbidapenarekin joan ahal izango da, halaber, Roberto Gavaldóni eskainitako atzera begirako zikloko emanaldietara, San Telmo museora: Don Quijote cabalga de nuevo, Flor de mayo, La Barraca eta Miércoles de ceniza. Antolatzaileen ustez, Flor de mayo filmaren kopiaren kalitatea ez da erabat ona eta, hori dela eta, Principe 2 aretoko saioetara ere gonbidapenarekin sartu ahal izango da (ostiralean, hilaren 20an, 18:15ean eta ostegunean, hilaren 26an, 16:00etan). Gonbidapenak Zinemaldi Plazako leihatilan jaso beharko dira, Kursaaleko beheko solairuan.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea