tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Donostia Zinemaldia - European Film Forum 2019
Donostia Zinemaldia - European Film Forum 2019
Europako lanak sustatzeko finantzaketa-eta lankidetza-eredu berriak
Osteguna, 2019(e)ko irailaren 12

Ekitaldi Aretoa- San Telmo Museoa, irailaren 23a, astelehena / 17:00-19:30
Sarrera akreditazioarekin

Aurten, Donostiako European Film Forum jardunaldian Europako ikus-entzunezko industria balio-katearen maila guztietan lankidetzan aritzeak duen garrantzi gero eta handiagoa nabarmenduko da, sorkuntza-prozesua finantzatzetik banaketa eta sustapeneraino.

Lehen hitzaldia finantzaketa- eta lankidetza-eredu berriei buruzkoa izango da. Bertan, kasu zehatzak aurkeztuko dira, finantzaketa publikoa eta pribatua uztartzeko aukeren berri emateko eta erakusteko nola Creative Europe-k bermatu dezakeen etorkizunean InvestEUk Europako ikus-entzunezko industria lagunduko duela bere jarduerak finantzatzen. Zinemaldia & Technologyk teknologia berrien erabilera sustatzen du, blockchain-a kasu, eta hau balio erantsi bat izan daiteke.

Bigarren hitzaldiaren gaiak baterako banaketa eta koprodukzioa dira. Bertan, argitzen saiatuko gara nola lagundu diezaiekeen lankidetza lehiakorreko ingurune batek Europako lanei mundu zabalean ikusle gehiago lortzen, koprodukzio-funtsen laguntzarekin.

*Zinemaldia & Technology 2019 irailaren 22an izango da aurten, European Film Forumaren markoan.

PROGRAMA

17.00 - 17:30

Jardunaldiaren moderatzailea: Rafael Lambea

  • Ongietorria Donostia Zinemaldia
  • Ongietorria Emmanuel Joly | Creative Europe MEDIA (Belgika)
  • Laoura Ntziourou-ren aurkezpena | Europako Inbertsio Funtsa – EIF (Luxenburgo)

17.30 - 18.20

1. HITZALDIA
KOFINANTZAKETA-FORMULAK ESKUBIDEEN USTIAKETA HOBETZEKO

  • Hizlariak
    • Álvaro Longoria | European Producers Club (Espainia)
    • Laoura Ntziourou | European Investment Fund – EIF (Luxembourg)
    • Denis Février | Polkatulk / Scenso.tv (Frantzia)*
    • Xavier Font | Miramemira (Espainia)
  • Aztertutako kasua: Xavier Font | Miramemira (Espainia). O que arde / Fire will come, Oliver Laxe.
    Galderak

    * Zinemaldia & Technology Startup Challengerako hautatuko blockchainari buruzko proiektu teknologikoa

18.20 - 18.30 ATSEDENALDIA

18.30 - 19.30

2. HITZALDIA
FILMEN KOFINANTZAKETA ETA BATERAKO BANAKETA. KOPRODUKZIO-FUNTSEN ROLA

  • Hizlariak
    • Roberto Olla | Eurimages (Frantzia)
    • Mathieu Fournet | CNC - Aide aux Cinemas du Monde (Frantzia)
    • Paula Gastaud | Sofa Digital (Brasil)
    • Timothée Prudhomme | Playtime (Frantzia)
  • Aztertutako kasua: Thimothée Prudhomme | Playtime (Frantzia). Grâce à Dieu / By the Grace of God, François Ozon



Ondorengoen babesarekin

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea