tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Udalak Donostia Zinemaldiari emandako babesa indartu du
Udalak Donostia Zinemaldiari emandako babesa indartu du
Ohi bezala, doako sarrerak banatuko zaizkie donostiar langabetuei eta gizarte talde behartsuenei
Asteazkena, 2019(e)ko irailaren 18

Donostiako Udalak laugarren urtez jarraian babestuko du Donostia Hiria Publikoaren Saria. Europako Kultura Hiriburuaren esparruan jaio zen ekimen hori eta Donostia 2016ren legatu gisa dirau. Udalak herritarrei egiten dien omenaldia da, haiek ematen baitute saria bozketa bidez.

Perlak saileko filmak dira Donostia Hiria Publikoaren Saria jasotzeko hautagaiak, eta nazioarteko beste zinema-jaialdi batzuetan kritikaren txaloak edo sariak jaso dituzten film luzez osatuta dago sail hori. Victoria Eugenia antzokian proiektatuko dira eta filmaren lehenengo emanaldira bertaratutako ikusleek aukeratuko dute irabazlea. Saria Zinemaldiaren amaiera-galan emango da.

Donostia Hiria Publikoaren Sariak bi sari hartzen ditu barnean: film onenaren saria, 50.000 euroz hornitua, eta Europako film onenaren saria, 20.000 eurokoa. Sariaren bitartez, betirako hiriarekin lotuta geratuko dira bi filmak.

Iaz, Raúl de la Fuente eta Damien Nenow zuzendarien Un día más con vida / Another Day of Life-k irabazi zuen film onenaren Donostia Hiria Publikoaren Saria, eta ondoren Goya saria, Europako Film Akademiako saria eta Platino saria eskuratu zituen animaziozko film onenaren kategorian. Halaber, Girl, Lukas Dhont-en opera prima, Europako film onenaren irabazlea izan zen Donostian eta Cannesko Festibalean eta Europako Film Akademiako sarietan ere aitortua izan zen.

Langabetu eta gizarte talde behartsuentzako doako sarrerak

Gainera, Zinemaldiarekin batera, Udalak Zinemaldirako 1.000 txartel banatuko ditu donostiar langabetuen artean, Udal!nfo bulegoan ohikoa den bezala, baita gizarte talde behartsuenen artean ere, gizarte-zerbitzuen bitartez, haien egoera dela-eta zailagoa dutenez zinema-aretoetarako sarbidea.

Sarrera-txartelen eskaera online egin ahal izango da, irailaren 18ko (asteazkena) 9:00etatik irailaren 20eko 14:00ak arte. Eskaera online egin ezin dutenek 010 telefonora deituz edo Udal!nforen bulegoren batean eskatu ahal izango dituzte.

Sarrerak Udal!nforen Bulego Zentralean soilik emango dira, Easo kaleko 41. zenbakian. Langabetuek irailaren 18tik 20ra joan beharko dute Udal!nfoko harrera-lekura, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea