tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Sarrerak saltzeko sistemarekin gertatu diren gorabeherak gorabehera, 66.000 sarrera saldu dira, iaz baino gehiago
Sarrerak saltzeko sistemarekin gertatu diren gorabeherak gorabehera, 66.000 sarrera saldu dira, iaz baino gehiago
Igandea, 2019(e)ko irailaren 15

Donostia Zinemaldiak iaz baino sarrera gehiago saldu ditu sarrerak saltzeko sistemarekin gertatu diren gorabeherak gorabehera. Goizeko lehen orduetan sortu diren arazoak eta gero, sistema berriz ere abian jarri denetik, 12:30etatik, 66.000 sarrera saldu dira. Lehiatiletan sarreren %13 saldu dira eta gainontzekoa, Interneten bidez (%86).

“Lehenik eta behin, arazo teknikoengatik sarrerak lortzeko zailtasunak izan dituen publikoari barkamena eskatu behar diogu. Arazoak arazo, pazientziaz zain egon dira eta sarrerak lortu dituzte. Izan ere, gaurko salmenta iazkoa baino handiagoa izan da”, azaldu du Donostia Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek.

Salmentak goraka jarraitzen du. Zinemaldi Plazako lehiatilek irekita jarraituko dute ilara egin duten pertsona guztiak atenditzeko.

Saio salduenak honako hauek izan dira: Sail Ofizialeko Mientras dure la guerra eta La trinchera infinita; New Directors saileko Disco; Perlak saileko La verité, Ema eta The Laundromat eta Euskal Zinemaren Galako filma, Agur Etxebeste!

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea