tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Juan Solanasek zuzendutako La ola verde (Que sea ley) dokumentalak zapi berdez beteko du Donostia Zinemaldia, Argentinan abortuaren legea onar dadin eskatzeko.
Juan Solanasek zuzendutako La ola verde (Que sea ley) dokumentalak zapi berdez beteko du Donostia Zinemaldia, Argentinan abortuaren legea onar dadin eskatzeko.
Asteazkena, 2019(e)ko irailaren 18

Donostia Zinemaldiak bat egingo du Argentinan abortuaren legea onartzeko aldarrikapenarekin: zapi berdez beteko da eta lehiaketaz kanpo eskainiko da Horizontes Latinos sailean Juan Solanasen La ola verde (Que sea ley) filma.

Iaz Canneseko zinema-jaialdian aurkeztu zenean bezalaxe, Donostia Zinemaldian presente dauden filmetako lantaldeei gonbita luzatzen zaie Zinemaldiko zuzendaritza- eta hautaketa-batzordeak zuzendutako aldarrikapen honekin bat egiteko, irailaren 24an (asteartea) 15:15ean Kursaal auditoriumeko eskaileretan egingo den argazkira bertaratuta.

2018an, Argentinako Senatuak abortuaren legea onartzeari uko egin zion zazpigarren aldiz, herritarrak bi alderditan banatu zituen gatazka baten erdian. Juan Solanas da film militante honen zuzendaria. Bertan, ahotsa ematen die Argentinan abortuaren despenalizazioaren alde borrokan ari diren emakumeei. Canneseko zinema-jaialdiaren azken edizioan proiektatu zen, eta «marea berdea» delakoak alfonbra gorria hartu zuen.

 

La ola verde (Que sea ley) / Let It Be Law
Juan Solanas  (Argentina - Uruguai - Frantzia)
Emanaldi Bereziak
Lehiaketatik kanpo

La ola verde filmak Argentinan abortua legeztatzeko borroka kontatuko digu, 5.000 kilometrotik gorako bidaia baten bitartez, biktimen lekukotasun ausartez eta bidaia gogoangarri horretan funtsezko izan diren emakumeen ahotsez lagunduta. Emanaldi berezia Cannesko zinema-jaialdian.


Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea