tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Yanis Varoufakis ez da joango Costa-Gavrasi Donostia saria emateko galara
Yanis Varoufakis ez da joango Costa-Gavrasi Donostia saria emateko galara
José Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiaren zuzendariak emango dio saria zinemagileari haren ‘Adults in the Room’ filmaren emanaldiaren aurretik
Ostirala, 2019(e)ko irailaren 20

Greziako Finantzetako ministro ohi Yanis Varoufakis ez da joango Adults in the Room filmaren emanaldira. Bihar gauean emango da filma, haren zuzendari Costa-Gavrasi Donostia saria eman ondoren. Donostia Zinemaldiaren zuzendari José Luis Rebordinosek emango dio zinemagileari lehiaketaren ohorezko sari nagusia.

Azken orduko konpromisoak direla eta, Varoufakis ezin izango da bihar etorri Donostiara, hala aurreikusita egon arren, bere memoria-liburuan oinarritutako filmaren aurkezpenean parte hartzeko. Egongo dira, ordea, Christos Loulis, politikari greziarraren rola pantaila handian jokatzen duena; Valeria Golino, haren emazte Danae Stratourena egiten duena, eta Alexandros Bourdoumis, filmean Alexis Tsipras presidente ohia dena. 

Egunaren protagonista Costa-Gavras izango da (Loutra-Iraias, 1933), Donostia Zinemaldiak greziar jatorriko zinemagile frantses hau aitortu nahi baitu zinema politiko eta konprometituaren adierazle nagusietako bat bezala. Besteak beste, honako film hauek zuzendu ditu: Z (1969), Missing (1981), Music Box (1989), Le couperet (2004) eta Le capital (2012).

Urriaren 18an estreinatuko den Adults in the Room filmean Yanis Varoufakisek 2015eko lehen sei hilabeteetan, Greziako finantza-krisian bete-betean, Finantzetako ministro gisa izan zuen agintaldi laburrera gerturatu da Costa-Gavras. Filma «tragedia» bat da, hitzaren zentzu klasikoan, eta «botere-sare anker batean» eta «Greziari austeritatearen diktadura ezartzen dion Eurotaldearen bileren zirkulu basatian harrapatuta» dauden zenbait pertsonaren berri ematen du.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea