tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Donostia sari politikoa Costa-Gavrasentzat
Donostia sari politikoa Costa-Gavrasentzat
“Guretzat, zinemagileontzat, sari ederra da hau”, esan du zuzendariak
Larunbata, 2019(e)ko irailaren 21

Costa-Gavras greziar jatorriko zinemagile frantsesak (Loutra-Iraias, 1933) jaso du Donostia Zinemaldiaren 67. edizioko lehen Donostia saria. Hala, ohorezko sari nagusi horren bidez, zinema-jaialdiak gorazarre egin dio historia osoko politika eta salaketa sozialeko zinemaren adierazle nagusietako bati.

Gaur gauean Victoria Eugenia antzokian egin da saria emateko ekitaldia, eta horren ostean, Costa-Gavrasen azken filma eman dute: Adults in the Room. Yanis Varoufakis Greziako Finantzako ministroaren liburuaren zinemarako egokitzapena da. Zinema-jaialdiaren zuzendari José Luis Rebordinosek eman dio Donostia saria errealizadoreari.

Rebordinosek gogoratu duen bezala, Costa-Gavrasek beti defendatu du zinema guztia politikoa dela. Bere “doitasuna” azpimarratzeaz gain, bere garaiko gizartean gertatzen dena kontatzeak kezkatzen diola aipatu zuen. “Boterea aztertzen du eta botereak zapaldutako eta ikusezin bihurtutako jendeaz hitz egiten du. Hona hemen Costa-Gavrasentzako sari politikoa”, adierazi du.

“Guretzat, zinemagileontzat, sari ederra da hau”, esan du Costa-Gavrasek. Christos Loulis, Alexandros Bourdoumis eta Valeria Golino filmeko protagonistek berarekin lan egitea egia bihurtutako ametsa dela azpimarratu zuten. “Behar izan dugu, behar dugu eta beharko dugu. Mila esker, Costa-Gavras”, gaineratu zuen Loulisek, pantaila handian Varoufakisen papera egiten duenak.

Gala Vanessa Rodríguez kazetariak aurkeztu du, eta zuzendariaren ibilbidea goraipatu du; hala bada, nabarmendu du kamera "gordintasun eta erabateko askatasunez" gerturatu duela diktadura totalitarioetara, garbiketa politikoetara, arrazakeriara eta kapitalismoaren gehiegikerietara. Haren filmen irudiak jasotzen dituen bideoa ere eman dute; "oso filmografia ausart eta pertsonala da, botereari eta gaur egungo gizarteari garratz eta kritikoki begiratzen diena".

Compartiment tueurs (1965) filma izan zen haren estreinako lana, eta ondoren, Costa-Gavrasek, besteak beste, Z (1969) zuzendu zuen, Canneseko zinema-jaialdian Epaimahaiaren Sari Berezia eta gizonezko aktore onenaren saria (Jean-Louis Trintignant) irabazi zituena, bai eta atzerriko film onenaren Oscar saria eta muntaketarako beste bat ere. Missing (1981), ingelesez filmatutako lehen arrakasta handia. Gidoi onenaren Oscar saria eta Cannesko Urrezko Palmorria irabazi zituen horri esker, eta Jack Lemmonen lana ere izan zen saritua. Azkenaldiko filmen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Amen. (2001), Le couperet (Arcadia, 2004) eta Le capital (2012), Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu zena.

Veneziako Mostra egin berrian estreinatuta, haren azken film luzea Adults in the Room: My Battle With Europe's Deep Establishment liburuan dago oinarrituta. Varoufakisek idatzi zuen, 2015eko lehen sei hilabeteetan, Greziako finantza-krisialdi betean, ministro gisa izandako agintaldi laburraren ondoren. Filma "tragedia" bat da, hitzaren zentzu klasikoan, eta "botere-sare anker batean" eta "Greziari austeritatearen diktadura ezartzen dion Eurotaldearen bileren zirkulu basatian harrapatuta" dauden zenbait pertsonaren berri ematen du.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea