tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Donostia Zinemaldiak proiekzio bat eskainiko du sei hiritan aldi berean estreinako aldiz
Donostia Zinemaldiak proiekzio bat eskainiko du sei hiritan aldi berean estreinako aldiz
Veneziako Urrezko lehoia irabazi duen ‘Joker’ izango da 67. edizioko film-sorpresa
Asteartea, 2019(e)ko irailaren 24

Proiekzioak aldi berean sei hiritan izango dira datorren larunbatean 18.00etan: Donostia, Madril, Bartzelona, Valentzia, Zaragoza eta Sevillako zinema-aretoetan. Victoria Eugenia Antzokian emango den film-sorpresarako sarrerak hilaren 15ean jarri ziren salgai.

Donostia Zinemaldiak eta Warner Bros. Pictures Españak hiri ezberdinetako honako zinema-areto hauek aukeratu ditu ekimen esklusibo hau zabaltzeko: Cine Yelmo Luxury Palafox (Madril), Cinesa La Maquinista (Bartzelona), Kinépolis Valencia, Cines Aragonia (Zaragoza) eta Cine Cervantes (Sevilla). Sarrerak gaur jarriko dira salgai leku horietan guztietan 12:00etan.

Aurten, Zinemaldiak berreskuratu du film-sorpresa programatzeko ohitura zaharra eta saioa festibaleko azken egunean izango da hilaren 28an, larunbatean. Oraingo honetan, Donostiatik at aterako da film-sorpresa estreinako aldiz Zinemaldiko historian. Joker zinema-aretoetan estreinatuko da urriaren 4an.

Todd Phillipsek zuzendu, idatzi eta ekoitzitako filmean bere ikuspuntu pertsonala eman dio DC Comics-eko pertsonaia zitalari, eta istorioak oso modu originalean jaso du haren mitologia tradizionala. Zuzendariaren iritziz, gauza ororen gainetik, Gothameko hautsitako gizartean bere lekua aurkitzeko borrokan ari den gizona da Arthur Fleck, Joaquin Phoenixek maisuki hezurmamitu duen pertsonaia.

Oscar sarietako hiru aldiz hautagai izan den Phoenixek (The Master, Walk The Line, Gladiator) protagonistaren rola egiten du Oscar saria irabazi duen Robert De Nirorekin batera (Raging Bull, The Godfather Part II). Besteak beste, honako aktore hauek ere agertzen dira filmean: Zazie Beetz (Atlanta telesaila, Deadpool 2), Frances Conroy (American Horror Story telesaila, Huluren Castle Rock), Brett Cullen (42, Netflixen Narcos), Glenn Fleshler (Billions eta Barry telesailak), Bill Camp (Red Sparrow, Molly’s Game), Shea Whigham (First Man, Kong: Skull Island), Marc Maron (Maron telesaila, GLOW), Douglas Hodge (Red Sparrow, Penny Dreadful telesaila), Josh Pais (Motherless Brooklyn, Going in Style) eta Leigh Gill (HBOren Game of Thrones).

2009. urtean The Hangover trilogiari ekin zion Todd Phillipsek DC Comiseko pertsonaiak hartu ditu oinarri gisa Scott Silver (The Fighter) gidoilariarekin batera pelikula idazteko. Phillipsek berak eta Bradley Cooperrek ekoitzi dute filma Joint Effort etxean eta Emma Tillinger Koskoffek ere ekoizpen lanak egin ditu. Walter Hamada, Michael E. Uslan, Aaron L. Gilbert, Joseph Garner, Richard Baratta eta Bruce Berman izan dira ekoizle eragileak.

Warner Bros. Picturesek Joker aurkeztu du, Village Roadwhow-ekin eta BRON Creative-rekin elkarlanean. Todd Phillipsek zuzendu du Joint Effort etxearen ekoizpena. Warner Bros. Pictures mundu osoan zehar banatuko du filma.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea