tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Javier Bardemek, Carlos Bardemek eta Álvaro Longoriak ostegunean aurkeztuko dute ‘Sanctuary’ filmeko proiekzioa Victoria Eugenian
Javier Bardemek, Carlos Bardemek eta Álvaro Longoriak ostegunean aurkeztuko dute ‘Sanctuary’ filmeko proiekzioa Victoria Eugenian
Asteartea, 2019(e)ko irailaren 24

Javier Bardem eta Carlos Bardem aktoreek Sanctuary filma aurkeztuko dute ostegunean (hilak 26) Álvaro Longoria zinemagilearekin batera. Dokumentalak proiekzio bakarra izango du egun horretan Victoria Eugenia antzokian 16.00etan.

Antartika planetako azken eremu ukigabea babesteko kanpaina mediatiko, zientifiko eta politiko baten istorioa da pelikula. Arctic Sunrise itsasontzira igoko gara, Bardem anaiekin batera. Artikoa santutegi bihurtzeko kanpainaren bozeramaileak dira eta eskura dituzten tresna guztiak erabili beharko dituzte Greenpeaceren ekimenak jendearen babes masiboa lor dezan. Zientzia, politika eta sare sozialak nola uztartzen diren ikusiko dugu, ia-ia 3 milioi lagunek babes dezaten azken batean erabaki politiko baten mende dagoen ekimen hau.

Álvaro Longoria zuzendaria, ekoizlea eta Morena Films Madrileko konpainiako sortzailea da. Hijos de las nubes, la última colonia (Made in Spain, 2012) bere debutak Goya saria irabazi zuen. The Propaganda Game (Zabaltegi, 2015) bigarren dokumentalarekin Goya sariaren hautagaia izan zen. Gainera, Netflixerako Dos cataluñas (2018) dokumental originala zuzendu du, baita Ni distintos ni diferentes: Campeones ere (Belodromoa, 2018).

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea