tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Donald Sutherland: ''Hemen zuekin egoteagatik poz handia sentitzen dut''
Donald Sutherland: ''Hemen zuekin egoteagatik poz handia sentitzen dut''
Osteguna, 2019(e)ko irailaren 26

Donald Sutherlandek (Saint John, New Brunswick, 1935) jaso du Donostia Zinemaldiaren 67. edizioko bigarren Donostia saria, mende erdiko bikaintasun interpretatiboaren aintzatespen gisa. Kanadako aktoreak Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosen eskuetatik jaso du jaialdiko ohorezko-saririk garrantzitsuena.

Saria jaso baino lehen, Donald Sutherlandek zutik txalotzen zion Kursaaleko publikoari euskaraz eman zizkion eskerrak behin baino gehiagotan. “Plazer handia da, Euskal Herrian egoteak asko pozten nau. Ohoratu zaituztet, miretsi zaituztet eta begiratu dizuet. Zuengandik errespetu handia sentitzen dut eta hemen zuekin egoteagatik poz handia sentitzen dut. Mila esker, Euskal Herria”, esan du aktoreak.

Sutherland gai da hala protagonista denean nola antzeztaldean gailentzeko, eta talentu handiz hezurmamitu ditu dozenaka pertsonaia, generoa edozein izanik ere: drama, gerra-zinema, thrillerra, beldurrezko zinema nahiz zientzia fikzioa. Ez da inoiz izan Oscar sarirako hautagai egin dituen paper ugariengatik, baina 2017an ohorezko Oscarrarekin omendu zuten lanbidean egin duen ibilbide osoa.

Donald Sutherland zinema-aktore emankor eta moldakorrenetako bat da. Haren aparteko curriculumak 150 film baino gehiago hartzen ditu barnean, besteak beste, honako klasiko hauek: Robert Aldrichen The Dirty Dozen (Urkamendiko hamabiak); Robert Altmanen M.A.S.H.; John Schlesingerren The Day of the Locust; Robert Redforden Ordinary People (Jende arrunta); Bernardo Bertolucciren Novecento; Philip Kaufmanen Invasion of the Body Snatchers; Nicolas Roegen Don't Look Now, Julie Christierekin; Alan J. Pakularen Klute, Jane Fondarekin; Il Casanova di Federico Fellini, eta Kelly's Heroes, Clint Eastwood-ekin (ondoren, Space Cowboys filmean haren zuzendaritzapean aritu zen).

Edurne Ormazabal kazetariak aurkeztuta, ekitaldia Kursaalean izan da gaur gauean eta, horren ondoren, The Burnt Orange Heresy filma proiektatu dute. Giuseppe Gapotondi zuzendariak aurkeztu du Sutherland, Claes Bang, Elizabeth Debicki eta Mick Jagger protagonista dituen thrillerra.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea