tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > 2019ko SARIAK (AURRERAPENA)
2019ko SARIAK (AURRERAPENA)
Larunbata, 2019(e)ko irailaren 28
 

Donostia Hiria Publikoaren Saria


Hors normes / The Specials
Olivier Nakache, Éric Toledano  (Frantzia)
Antzezleak: Vincent Cassel, Reda Kateb, Hélène Vincent

Bruno eta Malik lagunen istorioa. Hogei urtez bestelako mundu batean bizi izan dira biak: autismoa duten umeen eta nerabeen munduan. Irabazi asmorik gabeko bi erakunderen arduradunak dira, eta gazteak prestatzen dituzte autismo larria duten pertsonak zaintzeko. Hala, elkarte berezi bat sortuko dute, ohiko inguruetatik kanpo, berdinik gabeko pertsonaia batzuentzat. Intouchables (Sail Ofiziala, 2011) eta Samba (Sail Ofiziala, 2014) lanen egileen azken film luzeak Canneseko zinema-jaialdia itxi zuen, lehiaketaz kanpo.

Europar Filmaren Saria


Sorry We Missed You
Ken Loach  (Erresuma Batua - Frantzia - Alemania)
Antzezleak: Kris Hitchen, Debbie Honeywood, Alfie Dobson, Kris Hitchen, Debbie Honeywood, Rhys Stone, Katie Proctor

Ricky, Abby eta haien bi haurrak Newcastlen bizi dira. Familiak oso harreman estua du. Ricky lan batetik bestera dabil; Abbyk adinekoak zaintzen ditu, eta gogoko du bere lana. Gero eta gehiago egiten dute lan, baina badakite ez dutela inoiz lortuko nahi duten segurtasun ekonomikoa eta ez direla inoiz etxejabe izango. Rickyk aukera bat ikusiko du orduan, aplikazioen iraultzari esker. Bikoteak den-dena jarriko du apustu horret. Abbyk bere autoa salduko du Rickyk furgoneta erosi eta bere kontura lan egin dezan: azkenean bera izango da bere nagusi. Mundu modernoa familiako sukaldean sartuko da, eta bestelako etorkizun bat eskainiko die.

Gazteriaren Saria


Las buenas intenciones / The Good Intentions
Ana Garcia Blaya  (Argentina)
Antzezleak: Javier Drolas, Amanda Minujín, Ezequiel Fontanela, Carmela Minujín, Sebastián Arzeno, Jazmín Stuart, Juan Minujín

90eko hamarkadaren hasiera Buenos Airesen. Amandak 10 urte ditu eta hiru anai-arrebetan zaharrena da. Gurasoak bananduta daudenez, umeak etxe batetik bestera ibiltzen dira. Aitarekin daudenean, heldu batek bezala jokatu behar du Amandak, eta etxeko guztiez –ahal duen bezala– arduratu behar da, Gustavo nahiko bitxia delako eta seme-alabak bere burua baino pittin bat gehiago bakarrik maite dituelako. Egun batean, herrialdetik eta aitaren bizimodu arduragabetik urruti bizitzera joatea proposatuko die amak, eta Amandari kezkak sortuko zaizkio. Opera prima.


Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea