tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Zabalik dago 37. Zinema Eraikitzen sailean izena emateko epea
Zabalik dago 37. Zinema Eraikitzen sailean izena emateko epea
37. edizioa 2020ko martxoaren 26an eta 27an izango da Cinélatino, Rencontres de Toulouse zinema jaialdian Izena emateko epea urtarrilaren 20an amaituko da
Ostirala, 2019(e)ko azaroaren 8

Zinema Eraikitzen ekimenak, Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino, Rencontres de Toulouse zinema jaialdiaren urteroko hitzordu bikoitzak, 37. edizioan izena emateko epea ireki du.

Postprodukzio-fasean zailtasunak dituzten Latinoamerikako film luzeak bukatzen eta nazioartean banatzen laguntzea helburu du ekimenak. Bi zinema jaialdietako batzordeetako kideek aukeratutako sei film profesionalen aurrean aurkeztuko dira filmen amaieran eta banaketan laguntza jasotzeko eta baita zinema jaialdietan egoteko aukera izateko ere.

Bere sorreratik, ekimen profesional honek Latinoamerikako film garrantzitsuenak amaitzeko eta komertzializatzeko aukera izatea ahalbidetu du eta sortzaile ugariren nazioarteko ospea bultzatu du (Jayro Bustamante, Ciro Guerra, Emiliano Torres, Pepa San Martín, Lorenzo Vigas, Mariana Rondón, Alejandro Fernández Almendras, Benjamín Naishtat, Sebastián Lelio, Amat Escalante eta Pablo Larraín, besteak beste).

Donostia Zinemaldiko azken edizioan, 35. Zinema Eraikitzen Toulouse saileko irabazleak, Jorge Riquelme Serranoren Algunas bestias filmak, Kutxabank-New Directors saria eskuratu zuen zuzendarien lehen edo bigarren film luzeen nazioarteko lehiaketan. Zinema Eraikitzen sailean parte hartu duten zenbait film beste hainbeste jaialditan saritu dituzte: Lucía Garibaldiren Los tiburones (World Cinema Dramatic Competition – Sundanceko zinema jaialdia, Zuzendari onenaren saria); Sofía Quirósen Ceniza negra (Kritikaren Astea – Canneseko cinema jaialdia); Sebastián Muñozen El Príncipe (Kritikaren Astea – Veneziako zinema jaialdia, Queer Lion Award); Théo Courten Blanco en blanco (Orizzonti – Veneziako zinema jaialdia, Zuzendari onenaren saria eta FIPRESCI saria); Armando Capóren Agosto (Donostia Zinemaldia, New Directors), edo Carlos Leninen La paloma y el lobo (lehenago izena zuen La estabilidad de los tres cuerpos, Cineasti del Presente – Locarnoko zinema jaialdia).

SARIAK

Zinema Eraikitzen saileko 37. edizioan honako sari hauek banatuko dira:

  • ZINEMA ERAIKITZEN TOULOUSE SARIA Frantzian film baten postprodukzio-lanak egitean datza, honako enpresa eta erakunde hauetako ordezkariek emana: Activités Sociales de l’energie (CCAS), Eaux Vives, Mactari, Titrafilm.
  • CINE + ERAIKITZEN SARIA: Ciné+ kateak emana, filma Frantzian banatuko duen etxearentzat.
  • EUROPAKO BANATZAILEEN ETA ERAKUSLEEN SARIA: Europa Distribution banaketa-sareak eta CICAE erakusle-sareak (Confédération Internationale des Cinemas d'Art et d'Essai) filma sustatuko dute.

IZEN-EMATEA

  • Latinoamerikako ekoizpena (gehiengoa edo gutxiengoa) duten film luzeek parte har dezakete.
  • Film luzeek, amaitu ostean, 60 minututik gorako iraupena izan behar dute.
  • Film luzeak postprodukzio-fasean egon behar dute (lehen kortea, gutxienez).
  • Hautatzeko aurkeztutako korteak ingelesez edo gaztelaniaz azpititulatuta egon beharko du, baldin eta jatorrizko bertsioa ez bada gaztelaniaz.
  • Izen-ematea doakoa da.

Izen-ematea online egiteko formularioa: http://www.cinelatino.com.fr/cc/formulaire.php

FILMEN IZENA EMATEKO ETA FILMAK JASOTZEKO AZKEN EGUNA: 2020KO URTARRILAK 20

HAUTAKETA

Film hautatuak martxoaren hasieran jakinaraziko dira.

Hautatuak izanez gero:

  • Zuzendariak eta ekoizleak Zinema Eraikitzen sailaren 37. ediziora bertaratu beharko dute, 2020ko martxoaren 26an eta 27an.
  • Proiektatzeko kopiak jatorrizko bertsioan egon beharko du, ingelesezko azpitituluekin.
  • Emanaldietarako Blue Ray formatua behar da (hiru back up kopia).

KONTAKTUAK

Cinema en Construction Toulouse
T: +33 561 32 98 83
www.cinelatino.fr

Izen-emateak
Esther Saint-Dizier
esther.saintdizier@cinelatino.fr

Profesionalak
Eva Morsch Kihn
eva.morsch.kihn@cinelatino.fr

Donostia Zinemaldia
T: +34 943 48 12 12
enconstruccion@sansebastianfestival.com
www.sansebastianfestival.com

KOLABORATZAILEAK

Zinema Eraikitzen sailaren 37. edizioak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Activités Sociales de l’energie (CCAS); Bureau des Tournages Toulouse; Centre National du Cinéma et de l'Image Animée (CNC); Cinéfondation-Canneseko zinema-jaialdia; CINÉ +; Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE); Conseil Général de la Haute Garonne; Eaux Vives; Europa Distribution; Gaumont Wilson; Le-Lokal Production; Mactari; Touloseko Udala; Producers Network (Marché du Film-Canneseko zinema-jaialdia); Région Occitanie / Pyrénées-Mediterranée; Signis; eta Titrafilm. Halaber, honako hauen lankidetza izango du: Europa Creativa MEDIA; Programa Ibermedia; Ad Hoc Estudios; Deluxe Spain; Dolby Iberia; Laserfilm Cine y Video; Nephilim producciones; No Problem Sonido; eta Wanda Visión.


Industria Saila ondorengoen babesarekin:

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea