tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Filmen izen-ematea > Araudia > Araudia - Glocal in Progress
Araudia - Glocal in Progress
67. Edizioa - 2019
 

Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honakoa da:

DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com

www.sansebastianfestival.com webgune ofizialean informazio xehatua ageri da; horrez gain, Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ematen ditu.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Sozietate Anonimoa Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkatea du presidente. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendari José Luis Rebordinos da.

Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (F.I.A.P.F., www.fiapf.com) onartuta dago, lehiatzeko zinema-jaialdien kategorian.

Donostia Zinemaldiaren 67. edizioa Donostian egingo da, 2019ko irailaren 22tik 28ra bitartean.

1. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.

2. ARTIKULUA

Glocal in Progress industriaren profesionalei zuzendutako jarduera da, eta hegemonikoak ez diren Europako hizkuntzetan (guztiak, alemana, errusiera, espainiera, frantsesa, ingelesa, eta italiera izan ezik) dauden film luzeak postprodukzioan amaitzen eta nazioartean zabal daitezen laguntzea du helburutzat.

Film horiek industriaren profesionalen aurrean bakarrik aurkezten dira (ekoizleak, banatzaileak, erakusleak, erosleak, telebistak, industria teknikoak, laguntza-funtsak, besteak beste), horrelako ekoizpenak amaitu, banatu eta jendaurrean erakutsi ahal izateko laguntza eman dezaten.

3. ARTIKULUA

Honako hauek aurkeztu ahal izango dira Glocal in Progressera: gutxienez 60’-ko film luzeak, postprodukzio-fasean daudenak, erabat edo partzialki Europan produzitu direnak eta gehienbat 2. ARTIKULUAN aipatutako hizkuntzak darabiltzatenak.

4. ARTIKULUA

Profesionalen datu-basearen bidez, hedabideetan eta Zinemaldiaren webgune ofizialeanzabalduko da deialdia.

5. ARTIKULUA

Pelikulak Zinemaldiko hautespen batzordeak aukeratuko ditu.

Hiru film hautatuko dira. Antolakuntzak kopuru hori aldatzeko eskubidea du, egokitzat jotzen badu.

Aukeratzeko erabakia apelaezina izango da.

6. ARTIKULUA

Glocal in Progress sailen hautatutako film guztiei partaidetza ziurtagiria emango die Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak.

7. ARTIKULUA

Hona hemen Donostiako Glocal in Progress sailaren deialdiaren oinarriak:

  • Filmen ekoizleek edo ordezkariek doan eman ahal izango dute izena, izena emateko online formulario bat behar bezala beteta eta araudi honetako oinarriak aldez aurretik onartuta.
  • Lehen hautaketa-prozesuan onartutako euskarrien artean honako hauek lehenetsiko dira: DVDa, Blu-ray diskoa (0 eremua/eskualdea) eta/edo esteka.

    Helbide honetara bidali ahalko dira euskarri fisikoak:

    DONOSTIA ZINEMALDIA
    Filmen Saila
    TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
    Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
    20012 Donostia
    Tel.: +34 943 481212
    glocal@sansebastianfestival.com

    Bidalitako materiala ez da itzuliko. Gutun-azalean, argi adierazi beharko da ondoko esaldia: «Merkataritza-baliorik gabeko materiala. Erabilera kulturalerako soilik». Zinemaldiak ez du bidalketa-kosturik ordainduko.

    Zinemaldiak, filmak offline ikusi ahal ditzan, beretzat gordetzen du izena eman duten filmak deskargatzeko eskubidea. Hautaketa Batzordeko kideek bakarrik izango dute deskarga hori erabiltzeko aukera.
  • Filma ez badago gaztelaniaz eginda, gaztelaniazko, ingelesezko edo euskarazko azpitituluak izan beharko ditu.

8. ARTIKULUA

GLOCAL in Progressen hautatutako filmak Glocal in Progress Industria saria irabazteko hautagai dira. Sari hori Ad Hoc Studios, BTeam Pictures, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido enpresek ematen dute saria. Film baten postprodukzio-zerbitzuetan datza saria –ingelesez eta Gastelaniaz Gaztelaniaz azpititulaturiko DCP kopia egin arte– etaeta Espainian barrena banatzea.

Espainiako film batek Glocal in Progress sailean izena emateko orduan banaketa-enpresa bat izango balu Espainian, banaketa-enpresa horrek izango luke filma estreinatzeko lehentasuna. Bestela, BTeam Pictures banaketa-enpresak izango du lehentasuna.

Industriaren Sarien ekitaldia amaitzean jakinaraziko da Industriaren Glocal in Progressen saria, eta Zinemaldiaren amaierako galan entregatuko da diploma.

Glocal in Progress Industria saria irabazten duen filmak, Glocal in Progress saria irabaziko du ere ekoizle gehiengodunarentzako 10.000 €-ek osatuta.

9. ARTIKULUA

Glocal in Progress sarian parte hartzeak zera dakar berekin:

  • Online izena emateko formularioa behar bezala betetzea. Formularioa webgune ofizialeko (www.sansebastianfestival.com) The Industry Club atalean dago.
  • Aukeratutako film guztietan, Glocal in Progressen logoa agertu beharko da behin betiko kopiaren kredituetan eta promozio-materialetan. Logotipoa Zinemaldiaren webgunean eskura daiteke.
  • Filmaren produktoreek edo ordezkariek Glocal in Progress Industriako saria onartzea.
  • Ez sartu filma VOD plataformetan, salbu eta erabilera profesionalerako bakarrik denean eta sarbide mugatuarekin.

10. ARTIKULUA

Zinemaldiko zuzendariak filmak ofizialki gonbidatu ondoren, hautatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek izena emateko online formularioa eguneratu, osatu eta baieztatu behar dute 2019ko abuztuaren 7a baino lehen.

Zinemaldiak baieztapen horren sinatzailea hartuko du solaskide bakartzat, filmak Zinemaldian parte-hartzearekin lotutako alderdi guztiak negoziatzeko, baita arduradun bakartzat ere, filmaren ekoizpenean parte har dezaketen beste enpresa edo pertsonen gainetik.

Hautatutako filmaren baieztapen horren bidez, Zinemaldiko zuzendaritzak exijitzen dituen arau guztiak onartutzat emango dira eta ezingo da atzera egin; beraz, filma ezingo da Zinemaldiko programaziotik atera.

11. ARTIKULUA

Zinemaldiak hautatutako filmei egindako gonbidapena konfidentziala izango da, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki azaltzen duen arte.

Donostia Zinemaldiaren programazio orokorraz eta emanaldien ordutegiez zuzendaritza batzordea soilik arduratuko da.

12. ARTIKULUA

Hautatutako proiektuen ekoizleek haiek zein zuzendaria ekitaldian izango direla berresteko konpromisoa hartzen dute.

13. ARTIKULUA

Zinemaldiko prentsako buletinetarako, katalogorako eta webgune ofizialetarako beharrezkoak diren dokumentuak online izena emateko formulariotik hartuko dira. Formulario hori behar bezala bete beharko da 2019ko abuztuaren 7a baino lehen.

14. ARTIKULUA

Gonbidatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldian emango dituzten filmen kopiak irailaren 13a baino lehenago bidali beharko dituzte hurrengo helbidera:

DONOSTIA ZINEMALDIA
Industria Saila - Cine en Construcción
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
Tel.: +34 943 481212
glocal@sansebastianfestival.com

Glocal in Progress saileko filmek izan behar duten euskarriak DCP da. DCPak ekoizleak/ banatzaileak ikusi eta onartu beharko ditu aldez aurretik.

Version Files delakoak kudeatzea, film hasierako animazioak gehitzea, DCP gehiago sortzea eta tankera horretako lanak ez dira Zinemaldiaren arduren parte eta, kudeatzen den material kantitatea dela eta, Zinemaldiak ezin du bermatu zuzenketa guztiak egin ahal izango direnik.

Beharrezkoa izanez gero, Zinemaldiko sail teknikoak zerbitzariaren ziurtagiria bidaliko die filmaren ekoizleei edo ordezkariei, bai eta KDMak (Key Delivery Message) jasotzeko koordenatuak ere.

15. ARTIKULUA

Kopiak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira gaztelerazko, ingelesezko edo euskarazko azpitituluekin.

Filmaren ekoizleek edo ordezkariek arduratu beharko dute kopiari azpitituluak jartzeaz.

Jatorrizko bertsioan gazteleraz edo ingelesez ez dauden filmen kasuan, Zinemaldiak azpititulu elektroniko gehigarriak jarriko ditu bere kontura; azpitituluak ingelesez badaude, gazteleraz, eta, gazteleraz badaude, ingelesez. Horretarako filmaren gaztelera edo ingelesezko azpitituluak –eta dagozkion denbora kodeak– beharko ditu, .srt edo .stl formatuan, baita esteka (deskargatzeko) edo DVD bat ere.

Azpititulu elektronikoak Zinemaldiaren zerbitzura lan egiten duen enpresak jarriko ditu.

16. ARTIKULUA

Zinemaldiko zuzendaritzak eskubidea izango du filmen kopiak ukatzeko, baldin eta sail teknikoak, egiaztatu ondoren, proiektatzeko desegokitzat jotzen baditu. Zinemaldiko zuzendaritzak txosten teknikoa bidaliko die filmen titularrei edo ordezkariei kopian arazoak aurkitzen baditu.

Hautatutako filmen kopien garraio-gastuak eta asegurua partaidearen kargura izango dira, harik eta Zinemaldiaren egoitza nagusira iristen diren arte edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkion arte.

Donostia Zinemaldia kopien aseguruaz arduratuko da egoitza nagusira iristen direnean edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkionean harik eta itzultzen dituen arte.

Euskarriak DCP badira, filmaren ekoizleak edo ordezkariak ordainduko ditu KDMak egiteko kostuak.

Glocal in Progress sailean hautatutako filmen kopien itzulketak parte hartzailearen kontura izango dira. Glocal in Progress sailean hautatutako film guztiak eman ondoren egingo da.

17. ARTIKULUA

Antolatzaileek Glocal in Progress sailean parte hartu duten filmen aukeraketa proposamenak egin ahal izango dituzte beren programazioetan.

18. ARTIKULUA

Akreditazioa duten industriako profesionalak Zinemaldiaren The Industry Club izeneko espazioan bilduko dira eta arreta berezia jasoko dute. Talde profesional batek ahalik eta baliabide gehienak emango dizkie beren lana errazteko.

19. ARTIKULUA

Ezusteko arazorik gertatzen bada (antolakuntzan edo funtzionamenduan) edo arau hauek behar bezala betetzen ez badira, Zinemaldiko zuzendaritzak subiranotasuna izango du, baita azken erabakia hartzeko ahalmena ere, FIAPFen arauen arabera, nazioarteko zinema ekitaldiei dagokienez.

Arauon interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.

Arau hauek interpretatzeko orduan sor litezkeen zalantzak Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko ditu.

 

FAQ - Filmen izen-ematea

Orokorra

Zinemaldiaren datak

Donostia Zinemaldiaren 67. edizioa 2019ko irailaren 20tik 28ra bitartean izango da.


Izena emateko datak
  • Orokorra 2019/01/18 – 2019/06/24
  • Culinary Zinema 2019/01/18 – 2019/06/14
  • Nest Film Students 2019/06/01 – 2019/07/01
  • Zinema eraikitzen 2019/04/30 – 2019/06/30
  • Glocal in Progress 2019/04/30 – 2019/06/30
  • Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroa 2019/04/15 – 2019/06/15
  • Ikusmira Berriak: 2019/07/01 - 2019/08/30 (ikusmiraberriak.eu)

Dokumental bat inskriba dezaket?
Zinemaldiak ez du bereizketarik egiten fikzioaren eta ez-fikzioaren artean; bi aukera horietako lanak aurkez daitezke sail guztietan.

Film labur edo ertain bat inskriba dezaket?

Zabaltegi – Tabakalera sailean bakarrik inskriba daitezke.

  • Film luzeak 60’-tik aurrera
  • Film ertainak 30’ eta 59’ bitartean
  • Film laburrak 30’-ra arte

Horrez gain, zure eskolan egindako film labur bat baduzu, Nest. Film Students-en parte har dezakezu.


Garapen fasean dagoen proiektu bat inskribatu dezaket?
Garapen fasean dagoen proiektu bat baduzu Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan edo Ikusmira Berriak programan inskribatu dezakezu, araudia bete izanez gero.

Film bat edo film labur bat inskriba dezaket sail batean baino gehiagotan?
Goian azaldutako sail zehatz batzuez, film laburrez eta ertainez gain, gainerako filmak Zinemaldiko edozein sailetan inskribatzen dira, eta gero zuzendaritza-batzordeak erabakiko du zein sailetan aurkeztuko diren.

Aurretiko hautaketa

Zer formatu onartzen dituzue lehen hautaketan?
  • Link/Screener, pasahitzarekin
  • DVD
  • BluRay
  • DCP

Azpitituluekin aurkeztu behar dira?
Jatorrizko bertsioan gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez dauden filmek ez dute azpititulurik behar. Gainerakoek bai.

Work in progress bat bidal dezaket?
Bai.

Trailer bat bidal dezaket?
Ez. Ez dugu trailerrik onartzen lehen hautaketarako.

Zeintzuk dira estreinaldi motak?
  • Munduko estreinaldia
    Filma ez da jendaurrean erakutsi inoiz.
  • Nazioarteko estreinaldia
    Filma zinema-aretoetan estreinatu da edo zinema-jaialdi batean aurkeztu da jatorrizko herrialdean, baina ez beste inon.
  • Europako estreinaldia
    Filma Europatik kanpoko zinema-aretoetan erakutsi edo estreinatu da, baina ez da inoiz aurkeztu Europako herrialde batean.
  • Espainiako estreinaldia
    Filma ez da jendaurrean erakutsi Espainian.
  • Jada estreinatuta
    Filma zinema-aretoetan aurkeztu eta/edo erakutsi da, Espainian barne. Kasu horretan, Made in Spain edo Zinemira Panorama sailetan baino ezin izango da sartu.

Parte har al dezaket nire filmarekin DVDn edo BluRayn estreinatu bada?
Made in Spain eta Zinemira Panorama sailetan bakarrik (eta azken horretan euskal produkzio bat bada bakarrik).

Parte har al dezaket nire filmarekin VOD formatuan estreinatu bada?
Filmak Zinemaldiko Sailetan parte hartu ahal izango du, horietako bakoitzak estreinaldiaren alorrean dituen irizpideen arabera.

Izen-emate kuota

Zein da izena ematearen kostua?

Film, film labur eta film ertainen izen-ematearen kostua 70 eurokoa da.

Zinema eraikitzen sailerako, Nest. Film Students eta Glocal in Progresserako inskripcioak doainik dira.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan edo Ikusmira Berriak programarako proiektuen inskripzioak doainik dira.


Dirua itzuliko didazue nire filma hautatzen ez baduzue?
Ez.

Egin daiteke ordainketa paypal bidez?
Bai.

Nola ordain dezaket kreditu-txartelik ez badut?

Kreditu-txartelik ez baduzu bankuko transferentzia bidez ordain dezakezu. Horrela bada, jar zaitez harremanetan gurekin films@sansebastianfestival.com helbidera idatzita ordainketa koordinatzeko.


Ikaslea naiz, deskonturen bat al dut?

Ez, ez dago deskonturik izena emateko kuotan ikaslea izateagatik. Alabaina, zure eskolan egindako film labur bat baduzu, doan inskriba dezakezu Nest. Film Students-en.


Komunikazioa

Nola jakinarazten da filma hautatua izan dela?
Filmen inguruko informazioa lehen hautaketaren prozesu guztian zehar ematen da. Hautatu ez diren filmen arduradunei 2-3 asteko epean jakinaraziko zaie erabakia posta elektronikoz, filma jaso denetik zenbatzen hasita.

Feedbacka jaso dezaket?
Ez. Zinemaldiak 2.500 film baino gehiago jasotzen ditu urtean eta ez ditu erabakiak hartzeko arrazoiak azaltzen.

Hautaketa

Noiz jakinaraziko da publikoki filma hautatua izan dela?
Filmen berri emateko egutegia komunikazio-sailak ezartzen du, eta izen-ematea egin duen pertsonari jakinaraziko dio aldez aurretik.

Zein da DCPa bidaltzeko azken eguna?

Behin betiko DCPa jasotzeko azken eguna 2019ko irailaren 1a da.


Formularioan hasiera batean eman nuen informazioa zuzendu nahi dut, nola egin dezaket?

Daturen bat zuzendu nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin films@sansebastianfestival.com helbidera idatzita, aldatu nahi duzuna zer den adieraziz.



Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea