Oinarri hauen helburua Donostia Zinemaldiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren eta SPRI-Eusko Jaurlaritzaren Enpresen Garapen Agentziaren laguntzaz, sustatutako «ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE» lehiaketan parte hartzeko arauak zehaztea da. Lehiaketako deialdian parte hartzeak oinarri hauek salbuespenik eta baldintzarik gabe onartzea dakar, baita ematen den edozein ebazpen onartzea ere.
Lehiaketa honen bidez, ikus-entzunezkoen sektorean aplikatutako teknologia berritzaileen esparruko enpresa-proiektu berriak sustatu eta aintzatesteko asmoa dago. Horrela, ekimenak honako helburu hauek ditu:
Helburu horiek bat datoz Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailak bultzatutako ekintzailetza sustatzeko estrategiekin, baita Euskadiko Espezializazio Adimenduneko Estrategiarekin ere (RIS3).
Lehiaketa honako hauei zuzenduta dago, nagusiki:
Zinemaldia Startup Challengen bidez, ikus-entzunezkoen sektorean aplikatutako teknologia berritzaileko enpresa-proiektu proposamen onenak aintzatesteko asmoa dago; enpresa berri bat sortzea edo sortu berria den enpresa bat garatzea helburu duten proiektuak, zehazki.
Proposamenak honelakoak izan daitezke:
Ez dira enpresa-proiektu gisa onartuko ikus-entzunezko edukiak ekoizteko proposamenak (adibidez: film laburren, gidoien, dokumentalen eta abarren proposamenak).
Ez dira onartuko lehiaketa honen aurreko edizioetan saritutako proiektuak.
Proiektuak aurkezteko, honako prozedura hau bete beharko da:
Proiektuak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez.
Proiektua taldean aurkeztuz gero, talde parte-hartzaile bakoitzak erreferentziazko lider bat definitu beharko du. Horrek beteko du formularioa eta Lehiaketa Koordinatzeko Taldeak harekin izango du komunikazio ofiziala.
Parte-hartzaileek kontuan hartuko dute honako hau:
Proiektuak onartzeko epea
Ideiak jasotzeko epea 2019ko maiatzaren 6tik 2019ko ekainaren 15eko 23:59era artekoa izango da (Erdialdeko Europako ordua).
Proiektuen edukiarekin lotutako baldintzak
Lehiaketara beren borondatez aurkeztutako lanek eta horien edukiek (laburpenak eta aurkezpenak barne) honako baldintzak betetzen dituztela bermatuko dute parte-hartzaileek: ez dituztela hirugarrenen eskubideak urratzen edo, kasuan-kasuan, lehiaketa honetan parte hartzeko beharrezko baimen guztiak dituztela, ez direla iraingarriak, ez dituztela ez indarkeria ez arrazismoa sustatzen, ez dituztela ez oinarrizko eskubideak, ez askatasun publikoak urratzen, ez aplikatu beharreko araudian jasotakoak eta, batez ere, ezta haurrak eta gazteak babesteari buruzko araudian jasotakoak ere, ez direla pertsona fisikoen intimitate pertsonalean edo familiarrean sartzen eta ez dutela horretan sartzea eragiten ere, ez dutela hirugarrenen ohore-eskubidea edo komunikazioen sekretutasuna urratzen eta ez direla indarreko araudiaren aurkakoak.
Proposatutako edozein ideiak baldintza horiek urratzen baditu, lehiaketatik baztertuko da.
Proiektuak ebaluatu eta irabazlea aukeratzeko prozesua hiru fasetan banatuta dago:
Lehiaketa Koordinatzeko Taldeak jasotako hautagaitza guztiak ebaluatuko ditu.
Oinarri hauetan definitutako baldintzak betetzen dituzten hautagaitzak proiektu «balioduntzat» joko dira. Definitutako baldintzetatik gutxienez bat urratzen duten hautagaitzak baztertu egingo dira eta horren jakinarazpena eskaeran adierazitako helbide elektronikora bidaliko da.
Fase horretan, baliteke hautatuak izateko aukera duten taldeei informazio osagarria eskatzea.
Aditu Batzordeak ebaluatuko ditu lehen hautaketan hartutako proiektuak eta gehienez ere 5 proiektu finalista aukeratuko ditu. BIC-Euskadiko Enpresa eta Berrikuntza Zentroetako, Tecnaliako eta Vicomtecheko profesionalek osatuko dute batzorde hori. Hautagaitza bakoitzari 0tik 35era bitarteko puntuazioa emango zaio, honako irizpide hauen arabera:
Ebaluazio-irizpideak | Gehieneko puntuazioa |
Balio-proposamena | 10 |
Zerbitzuaren/produktuaren berrikuntza-maila | 5 |
Zerbitzua/produktua zenbateraino dagoen ikus-entzunezko sektorearekin lotuta | 5 |
Startupeko kideak/Talde sustatzailea | 10 |
Talde sustatzailearen aurrekari akademikoak/profesionalak | 5 |
Talde sustatzailearen inplikazioa, konpromisoa eta motibazioa | 5 |
Bideragarritasuna eta hazkunde potentziala | 15 |
Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa | 5 |
Hurrengo 10 urteetako hazkunde global potentziala (eskalagarritasuna) | 5 |
Hurrengo 10 urteetan lana sortzeko ahalmena | 5 |
Aditu Batzordeak zehaztuko du zein diren finkatutako hautaketa-irizpideak aplikatuz puntu gehien lortu dituztela eta hurrengo fasera pasatuko diren proiektu finalistak.
Hurrengo fasera igarotzeko baztertutako hautagaitzei ezezkoa emango zaie eta horren jakinarazpena eskaeran adierazitako helbide elektronikora bidaliko da.
Ikus-entzunezkoen, teknologiaren eta enpresen arloko itzal handiko profesionalez osatutako EPAIMAHAI batek ebaluatuko ditu 5 proiektu finalistak, «pitching» moduko aurkezpenen bidez.
Aurkezpen horiek aurrez aurrekoak izango dira eta Zinemaldia & Technology 2019 jardunaldiaren esparruan egingo dira. Proiektuak gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez aurkeztu ahal izango dira.
Proiektu bakoitzari 0tik 40ra bitarteko puntuazioa emango zaio, honako irizpide hauen arabera:
Irizpideak | Gehieneko puntuazioa |
Startuparen balioa | 20 |
Zerbitzuaren/produktuaren berrikuntza-maila | 10 |
Zerbitzuak/produktuak ikus-entzunezkoen merkatuan duen inpaktu potentziala | 10 |
Proposamenaren aurkezpenaren kalitatea | 20 |
Pitch-aren kalitatea | 10 |
Epaimahaiaren galderen aurrean defendatzeko ahalmena | 10 |
Balorazio handiena lortzen duen proiektuak irabaziko du lehiaketa.
Enpresa-proiektu irabazleak eskudirutan 10.000 euro gordin jasoko ditu sari gisa.
Gainera, 5 proiektu finalistek honako sari hauek jasoko dituzte:
(*) Finantzazioa babesteko eta laguntzeko programa batzuetan, parte-hartzaileek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta/edo Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala izatea ziurtatu behar dute.
Sarien zenbatekoa indarreko zerga-legediak finkatutako zerga-atxikipenen mende egongo da eta atxikipen horiek saritutako lehiakideen kontura izango dira.
Zinemaldia & Technology 2019 jardunaldian iragarriko da zein enpresa-proiektuk irabazi duen lehiaketa. Jardunaldi hori Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan egingo da (Andre Zigarrogileen plaza 1, 20012, Donostia).
Donostia Zinemaldiak 2 gaueko ostatua eta bidaiak (turista-mailan) ordainduko dizkie gehienez ere talde sustatzaile/startup finalista bakoitzeko 2 kideri, Zinemaldia & Technology 2019 jardunaldian parte hartzea errazteko.
Talde parte-hartzaile bakoitzak erreferentziazko lider bat izendatu behar du. Lider horrek beteko du proiektuaren izena emateko formularioa eta Donostia Zinemaldiak harekin izango du komunikazio ofiziala. Liderrak 18 urtetik gorakoa izan behar du, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez komunikatzeko erraztasuna izan behar du, maila guztietan, enpresa-proiektuaren lider funtzioa beteko du eta lehiaketaren iraunaldian lehiaketari berari behar bezainbeste denbora eskainiko dio.
Pertsona fisiko horrek Euskadin gutxienez Zinemaldiak irauten duen bitartean finkatzeko eta egoteko lege-baldintzak bete beharko ditu.
Halaber, proiektu bakoitzeko erreferentziazko pertsona izango da talde sustatzaile/startup bakoitzak lehiaketan hartzen dituen erabakien arduradun bakarra.
Lehiaketa Koordinatzeko Taldeak parte-hartzailearen jarrera behin eta berriz negatibotzat jotzen badu, lehiaketatik kanporatu ahal izango du, kalte-ordainik eman gabe eta Donostia Zinemaldiari inolako ondoriorik eragin gabe.
Honako hauek joko dira jarrera negatibotzat, besteak beste: prestasun eta solaskidetza falta, aurkezpen-jardunaldira ez joatea edo eskatutako informazio osagarria dagokion epe eta moduan ez ematea.
Pertsona parte-hartzaileek lehiaketako oinarriak onartu eta betetzeko konpromisoa hartuko dute. Enpresa-proiektua aurkezteak oinarri hauetan adierazitako baldintza eta betebeharrak berariaz eta formalki onartzea dakar.
Donostia Zinemaldiak oinarri hauen interpretazioarekin lotutako edozein zalantza argituko du eta bere erabakiari ezingo zaio aurka egin.
Egindako proiektuen eta garatutako ideiaren jabetza intelektuala eta materiala proiektuaren sustatzaileena da, baita ustiapen industriala ere.
Zinemaldia Startup Challenge lehiaketara aurkezten diren hautagaitzen edukia eta ematen den edozein motatako dokumentazioa eta informazioa konfidentziala izango da, eta hala tratatuko dute lehiaketa sustatu duten entitateek. Startup eta pertsona parte-hartzaileek, arau orokor gisa, onartu egiten dute Lehiaketako Taldeak, Aditu Batzordeak eta Epaimahaiak proiektuari buruzko oinarrizko datuak erabiltzea oinarri hauetan jasotzen diren ebaluazio- eta hautapen-prozesuetan.
Startupek eta parte-hartzaileek, arau orokor gisa, beren enpresari buruzko datuak eta beraiekin harremanetan jartzeko datuak partekatzea onartuko dute, startupen berri eman eta Euskadiko enpresen eta eragileen artean murgildu eta horiekin harremanetan jar daitezen.
Lehiaketara beren borondatez aurkeztutako lanek eta horien edukiek (laburpenak eta aurkezpenak barne) honako baldintzak betetzen dituztela bermatuko dute parte-hartzaileek: ez dituztela hirugarrenen eskubideak urratzen edo, kasuan-kasuan, lehiaketa honetan parte hartzeko beharrezko baimen guztiak dituztela, ez direla iraingarriak, ez dituztela ez indarkeria ez arrazismoa sustatzen, ez dituztela ez oinarrizko eskubideak, ez askatasun publikoak urratzen, ez aplikatu beharreko araudian jasotakoak eta, batez ere, ezta haurrak eta gazteak babesteari buruzko araudian jasotakoak ere, ez direla pertsona fisikoen intimitate pertsonalean edo familiarrean sartzen eta ez dutela horretan sartzea eragiten ere, ez dutela hirugarrenen ohore-eskubidea edo komunikazioen sekretutasuna urratzen eta ez direla indarreko araudiaren aurkakoak.
Era berean, aurkeztutako proiektuek lengoaia modu ez-sexistan erabiliko dutela eta irudiak ere hala tratatuko direla bermatuko dute.
Halaber, startupek/parte-hartzaileek lehiaketa sustatu duten entitateei lehiaketarekin lotutako publizitate-materialean beren izena eta irudia erabiltzeko baimena emango diete, baita Interneten erabiltzeko baimena ere, trukean kontraprestaziorik jaso gabe.
«ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE» lehiaketarekin lotutako jakinarazpen guztiak, proiektu finalisten zerrendari eta irabazleari buruzkoak barne, Zinemaldiaren webgunean argitaratuko dira.
Lehiaketako Taldeak proiektu bakoitzeko erreferentziazko pertsonaren helbide elektronikora – izen-emate prozesuan identifikatutakoa– posta elektronikoz bidalitako jakinarazpen guztiak baliozkotzat joko dituzte pertsona parte-hartzaileek.
Arau hauen interpretazioak sorrarazten duen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren Zuzendaritzak ebatziko du.