tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Zinemaldia Startup Challenge > Lehiaketaren oinarriak. Zinemaldia Startup Challenge
Lehiaketaren oinarriak. Zinemaldia Startup Challenge
 

1. Oinarriak onartzea

Oinarri hauen helburua Donostia Zinemaldiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren eta SPRI-Eusko Jaurlaritzaren Enpresen Garapen Agentziaren laguntzaz, sustatutako «ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE» lehiaketan parte hartzeko arauak zehaztea da. Lehiaketako deialdian parte hartzeak oinarri hauek salbuespenik eta baldintzarik gabe onartzea dakar, baita ematen den edozein ebazpen onartzea ere.


2. Lehiaketaren helburuak

Lehiaketa honen bidez, ikus-entzunezkoen sektorean aplikatutako teknologia berritzaileen esparruko enpresa-proiektu berriak sustatu eta aintzatesteko asmoa dago. Horrela, ekimenak honako helburu hauek ditu:

  1. Ikus-entzunezkoen arloko ekintzailetza-proiektu berriak sustatzea.
  2. Euskadin ekimen berriak garatzen laguntzea, enpresak sortu eta kudeatzeko diru-baliabideak eta adituen aholkularitza-zerbitzuak emanez.
  3. Ikus-entzunezkoen sektorearen modernizazioa bultzatzea, teknologia berrien bidez.

Helburu horiek bat datoz Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailak bultzatutako ekintzailetza sustatzeko estrategiekin, baita Euskadiko Espezializazio Adimenduneko Estrategiarekin ere (RIS3).


3. Parte-hartzaileak

Lehiaketa honako hauei zuzenduta dago, nagusiki:

  • Ekintzaileak
    Ekintzaileek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
    • 2018/12/31n 18 urte edo gehiago izatea.
    • Europako herrialderen batean legezko bizilekua izatea.
    • Enpresa-proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan garatu eta martxan jartzeko asmoa izatea.
  • Ikus-entzunezko esparruan teknologia berriak aplikatzea planteatzen duten Early Stage Startupak.
    Startupek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
    • 2016/12/31ren ondoren eratua izatea, Europako herrialderen batean.
    • Proiektua Euskadin garatu eta martxan jartzeko asmoa izatea.


4. Enpresa-proiektuen gaia

Zinemaldia Startup Challengen bidez, ikus-entzunezkoen sektorean aplikatutako teknologia berritzaileko enpresa-proiektu proposamen onenak aintzatesteko asmoa dago; enpresa berri bat sortzea edo sortu berria den enpresa bat garatzea helburu duten proiektuak, zehazki.

Proposamenak honelakoak izan daitezke:

  • Ikus-entzunezko industriako balio-kateko mailaren batean teknologia berriak aplikatzea planteatzen duten enpresa-proiektuak, pertsona fisikoek aurkeztuak.
  • Ikus-entzunezko industriako balio-kateko mailaren batean teknologia berriak aplikatzea planteatzen duten enpresa-proiektuak, startup sortu berriek aurkeztuak.

Ez dira enpresa-proiektu gisa onartuko ikus-entzunezko edukiak ekoizteko proposamenak (adibidez: film laburren, gidoien, dokumentalen eta abarren proposamenak).

Ez dira onartuko lehiaketa honen aurreko edizioetan saritutako proiektuak.


5. Hautagaitzak aurkeztea

Proiektuak aurkezteko, honako prozedura hau bete beharko da:

  1. Formularioa betetzea, eskatutako informazioa emanez.
  2. Ideia azaltzen duen bideo bat erantsi beharko da, gehienez ere 2 minutukoa. Bideoa web-plataformaren batean jarri beharko da (adibidez, YouTube, Vimeo...) eta formularioko dagokion lekuan esteka jarri beharko da.
  3. Aurkeztutako proposamena hobeto ulertzen lagunduko duen beste edozein dokumentu helarazi ahal izango da (adibidez: infogramak, aurkezpenak, eskemak, prototipoak...). Gehienez, 20 MB.
  4. Dokumentazio osoa jaso ondoren, lehiaketako izen-ematea balioztatzeko mezu elektroniko bat bidaliko da.

Proiektuak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez.

Proiektua taldean aurkeztuz gero, talde parte-hartzaile bakoitzak erreferentziazko lider bat definitu beharko du. Horrek beteko du formularioa eta Lehiaketa Koordinatzeko Taldeak harekin izango du komunikazio ofiziala.

Parte-hartzaileek kontuan hartuko dute honako hau:

  • Talde/startup bakoitzak gehienez ere hiru proiektu aurkeztu ahal izango dituela.
  • Pertsona berak gehienez ere hiru proposamen aurkeztu ahal izango dituela.

Proiektuak onartzeko epea

Ideiak jasotzeko epea 2019ko maiatzaren 6tik 2019ko ekainaren 15eko 23:59era artekoa izango da (Erdialdeko Europako ordua).

Proiektuen edukiarekin lotutako baldintzak

Lehiaketara beren borondatez aurkeztutako lanek eta horien edukiek (laburpenak eta aurkezpenak barne) honako baldintzak betetzen dituztela bermatuko dute parte-hartzaileek: ez dituztela hirugarrenen eskubideak urratzen edo, kasuan-kasuan, lehiaketa honetan parte hartzeko beharrezko baimen guztiak dituztela, ez direla iraingarriak, ez dituztela ez indarkeria ez arrazismoa sustatzen, ez dituztela ez oinarrizko eskubideak, ez askatasun publikoak urratzen, ez aplikatu beharreko araudian jasotakoak eta, batez ere, ezta haurrak eta gazteak babesteari buruzko araudian jasotakoak ere, ez direla pertsona fisikoen intimitate pertsonalean edo familiarrean sartzen eta ez dutela horretan sartzea eragiten ere, ez dutela hirugarrenen ohore-eskubidea edo komunikazioen sekretutasuna urratzen eta ez direla indarreko araudiaren aurkakoak.

Proposatutako edozein ideiak baldintza horiek urratzen baditu, lehiaketatik baztertuko da.


6. Proiektuak ebaluatzeko prozedura

Proiektuak ebaluatu eta irabazlea aukeratzeko prozesua hiru fasetan banatuta dago:

  • 1. FASEA - Proiektuen hasierako baheketa
  • 2. FASEA - Ebaluazioa eta proiektu finalistak aukeratze
  • 3. FASEA - Zinemaldia & Technology jardunaldian bost proiektu finalistak aurkeztu eta proiektu irabazlea aukeratzea.

1. FASEA - Proiektuen hasierako baheketa

Lehiaketa Koordinatzeko Taldeak jasotako hautagaitza guztiak ebaluatuko ditu.

Oinarri hauetan definitutako baldintzak betetzen dituzten hautagaitzak proiektu «balioduntzat» joko dira. Definitutako baldintzetatik gutxienez bat urratzen duten hautagaitzak baztertu egingo dira eta horren jakinarazpena eskaeran adierazitako helbide elektronikora bidaliko da.

Fase horretan, baliteke hautatuak izateko aukera duten taldeei informazio osagarria eskatzea.


2. FASEA - Ebaluazioa eta proiektu finalistak aukeratzea

Aditu Batzordeak ebaluatuko ditu lehen hautaketan hartutako proiektuak eta gehienez ere 5 proiektu finalista aukeratuko ditu. BIC-Euskadiko Enpresa eta Berrikuntza Zentroetako, Tecnaliako eta Vicomtecheko profesionalek osatuko dute batzorde hori. Hautagaitza bakoitzari 0tik 35era bitarteko puntuazioa emango zaio, honako irizpide hauen arabera:

Ebaluazio-irizpideak Gehieneko puntuazioa
Balio-proposamena 10
Zerbitzuaren/produktuaren berrikuntza-maila 5
Zerbitzua/produktua zenbateraino dagoen ikus-entzunezko sektorearekin lotuta 5
Startupeko kideak/Talde sustatzailea 10
Talde sustatzailearen aurrekari akademikoak/profesionalak 5
Talde sustatzailearen inplikazioa, konpromisoa eta motibazioa 5
Bideragarritasuna eta hazkunde potentziala 15
Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa 5
Hurrengo 10 urteetako hazkunde global potentziala (eskalagarritasuna) 5
Hurrengo 10 urteetan lana sortzeko ahalmena 5

Aditu Batzordeak zehaztuko du zein diren finkatutako hautaketa-irizpideak aplikatuz puntu gehien lortu dituztela eta hurrengo fasera pasatuko diren proiektu finalistak.

Hurrengo fasera igarotzeko baztertutako hautagaitzei ezezkoa emango zaie eta horren jakinarazpena eskaeran adierazitako helbide elektronikora bidaliko da.


3. FASEA - Zinemaldia & Technology jardunaldian bost proiektu finalistak aurkeztu eta proiektu irabazlea aukeratzea.

Ikus-entzunezkoen, teknologiaren eta enpresen arloko itzal handiko profesionalez osatutako EPAIMAHAI batek ebaluatuko ditu 5 proiektu finalistak, «pitching» moduko aurkezpenen bidez.

Aurkezpen horiek aurrez aurrekoak izango dira eta Zinemaldia & Technology 2019 jardunaldiaren esparruan egingo dira. Proiektuak gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez aurkeztu ahal izango dira.

Proiektu bakoitzari 0tik 40ra bitarteko puntuazioa emango zaio, honako irizpide hauen arabera:

Irizpideak Gehieneko puntuazioa
Startuparen balioa 20
Zerbitzuaren/produktuaren berrikuntza-maila 10
Zerbitzuak/produktuak ikus-entzunezkoen merkatuan duen inpaktu potentziala 10
Proposamenaren aurkezpenaren kalitatea 20
Pitch-aren kalitatea 10
Epaimahaiaren galderen aurrean defendatzeko ahalmena 10

Balorazio handiena lortzen duen proiektuak irabaziko du lehiaketa.


7. Sariak

Enpresa-proiektu irabazleak eskudirutan 10.000 euro gordin jasoko ditu sari gisa.

Gainera, 5 proiektu finalistek honako sari hauek jasoko dituzte:

  • Zinemaldiko jardueretarako eta ekitaldietarako sarbidea.
  • 2 gaueko ostatua eta bidaia, proiektu bakoitzeko gehienez ere 2 pertsonarentzat.
  • Lehenengo egonaldi-urtean Euskadiko Teknologia Parkeen Sarean kokatutako BICetako bateko inkubagailu batean doako sarbidea izateko aukera.
  • Proiektua garatzeko 500.000 euro arteko finantzazioa eskuratzeko aukera (60.000 € arte itzuli beharrik gabe), Euskadiko BICen sareak kudeatu eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailak, SPRIren eta foru-aldundien bidez, artikulatutako laguntzen bidez (*)

(*) Finantzazioa babesteko eta laguntzeko programa batzuetan, parte-hartzaileek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta/edo Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala izatea ziurtatu behar dute.

Sarien zenbatekoa indarreko zerga-legediak finkatutako zerga-atxikipenen mende egongo da eta atxikipen horiek saritutako lehiakideen kontura izango dira.


8. Sari-ematea

Zinemaldia & Technology 2019 jardunaldian iragarriko da zein enpresa-proiektuk irabazi duen lehiaketa. Jardunaldi hori Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan egingo da (Andre Zigarrogileen plaza 1, 20012, Donostia).


9. Bidaiak eta ostatua

Donostia Zinemaldiak 2 gaueko ostatua eta bidaiak (turista-mailan) ordainduko dizkie gehienez ere talde sustatzaile/startup finalista bakoitzeko 2 kideri, Zinemaldia & Technology 2019 jardunaldian parte hartzea errazteko.


10. Lehiaketaren eta parte-hartzaileen arteko harremana

Talde parte-hartzaile bakoitzak erreferentziazko lider bat izendatu behar du. Lider horrek beteko du proiektuaren izena emateko formularioa eta Donostia Zinemaldiak harekin izango du komunikazio ofiziala. Liderrak 18 urtetik gorakoa izan behar du, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez komunikatzeko erraztasuna izan behar du, maila guztietan, enpresa-proiektuaren lider funtzioa beteko du eta lehiaketaren iraunaldian lehiaketari berari behar bezainbeste denbora eskainiko dio.

Pertsona fisiko horrek Euskadin gutxienez Zinemaldiak irauten duen bitartean finkatzeko eta egoteko lege-baldintzak bete beharko ditu.

Halaber, proiektu bakoitzeko erreferentziazko pertsona izango da talde sustatzaile/startup bakoitzak lehiaketan hartzen dituen erabakien arduradun bakarra.

Lehiaketa Koordinatzeko Taldeak parte-hartzailearen jarrera behin eta berriz negatibotzat jotzen badu, lehiaketatik kanporatu ahal izango du, kalte-ordainik eman gabe eta Donostia Zinemaldiari inolako ondoriorik eragin gabe.

Honako hauek joko dira jarrera negatibotzat, besteak beste: prestasun eta solaskidetza falta, aurkezpen-jardunaldira ez joatea edo eskatutako informazio osagarria dagokion epe eta moduan ez ematea.


11. Beste baldintza batzuk

Pertsona parte-hartzaileek lehiaketako oinarriak onartu eta betetzeko konpromisoa hartuko dute. Enpresa-proiektua aurkezteak oinarri hauetan adierazitako baldintza eta betebeharrak berariaz eta formalki onartzea dakar.
Donostia Zinemaldiak oinarri hauen interpretazioarekin lotutako edozein zalantza argituko du eta bere erabakiari ezingo zaio aurka egin.


12. Proiektuen jabetza intelektual eta materiala

Egindako proiektuen eta garatutako ideiaren jabetza intelektuala eta materiala proiektuaren sustatzaileena da, baita ustiapen industriala ere.


13. Konfidentzialtasun-politika

Zinemaldia Startup Challenge lehiaketara aurkezten diren hautagaitzen edukia eta ematen den edozein motatako dokumentazioa eta informazioa konfidentziala izango da, eta hala tratatuko dute lehiaketa sustatu duten entitateek. Startup eta pertsona parte-hartzaileek, arau orokor gisa, onartu egiten dute Lehiaketako Taldeak, Aditu Batzordeak eta Epaimahaiak proiektuari buruzko oinarrizko datuak erabiltzea oinarri hauetan jasotzen diren ebaluazio- eta hautapen-prozesuetan.

Startupek eta parte-hartzaileek, arau orokor gisa, beren enpresari buruzko datuak eta beraiekin harremanetan jartzeko datuak partekatzea onartuko dute, startupen berri eman eta Euskadiko enpresen eta eragileen artean murgildu eta horiekin harremanetan jar daitezen.


14. Edukiak

Lehiaketara beren borondatez aurkeztutako lanek eta horien edukiek (laburpenak eta aurkezpenak barne) honako baldintzak betetzen dituztela bermatuko dute parte-hartzaileek: ez dituztela hirugarrenen eskubideak urratzen edo, kasuan-kasuan, lehiaketa honetan parte hartzeko beharrezko baimen guztiak dituztela, ez direla iraingarriak, ez dituztela ez indarkeria ez arrazismoa sustatzen, ez dituztela ez oinarrizko eskubideak, ez askatasun publikoak urratzen, ez aplikatu beharreko araudian jasotakoak eta, batez ere, ezta haurrak eta gazteak babesteari buruzko araudian jasotakoak ere, ez direla pertsona fisikoen intimitate pertsonalean edo familiarrean sartzen eta ez dutela horretan sartzea eragiten ere, ez dutela hirugarrenen ohore-eskubidea edo komunikazioen sekretutasuna urratzen eta ez direla indarreko araudiaren aurkakoak.

Era berean, aurkeztutako proiektuek lengoaia modu ez-sexistan erabiliko dutela eta irudiak ere hala tratatuko direla bermatuko dute.

Halaber, startupek/parte-hartzaileek lehiaketa sustatu duten entitateei lehiaketarekin lotutako publizitate-materialean beren izena eta irudia erabiltzeko baimena emango diete, baita Interneten erabiltzeko baimena ere, trukean kontraprestaziorik jaso gabe.


15. Jakinarazpenak

«ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE» lehiaketarekin lotutako jakinarazpen guztiak, proiektu finalisten zerrendari eta irabazleari buruzkoak barne, Zinemaldiaren webgunean argitaratuko dira.
Lehiaketako Taldeak proiektu bakoitzeko erreferentziazko pertsonaren helbide elektronikora – izen-emate prozesuan identifikatutakoa– posta elektronikoz bidalitako jakinarazpen guztiak baliozkotzat joko dituzte pertsona parte-hartzaileek.


16. Erreklamazioak

Arau hauen interpretazioak sorrarazten duen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren Zuzendaritzak ebatziko du.

 

Sustatzailea

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea