(Buenos Aires, 1973)
Kazetaritzako eta Komunikazio Sozialeko lizentziatua da, Página/12 egunkariko Radar gehigarriko argitaratzailea, eta kazetaritza-irakaslea La Platako Unibertsitate Nazionalean. Askotariko lanak atera ditu argitara: besteak beste, eleberriak –Bajar es lo peor (Espasa Calpe, 1995 - Galerna, 2013), Cómo desaparecer completamente (Emecé, 2004) eta Este es el mar (Random House, 2017)–, ipuin-bildumak –Los peligros de fumar en la cama (Emecé, 2009 - Anagrama 2017) eta Las cosas que perdimos en el fuego (Anagrama, 2016)–, eleberri laburrak –Chicos que vuelven (Eduvim, 2010)–, bidaia-kontakizunak – Alguien camina sobre tu tumba. Mis viajes a cementerios (Galerna, 2013)– etaprofilak – La hermana menor. Un retrato de Silvina Ocampo (Ediciones UDP, Chile, 2014 - Anagrama, 2018)–. Las cosas que perdimos en el fuego liburua 22 hizkuntzetara itzuli dute, gaztelaniazko lan onenaren Ciutat de Barcelona sariaren irabazlea izan zen 2016an, eta kontakizun laburren kategoriako hirugarren sariduna izan zen Argentinako Sari Nazionalean 2018an. Besteak beste, Granta, The New Yorker, Freeman’s eta Electric Literature hedabideetan argitaratu ditu kontakizunak.