(Bühl, Alemania. 1987)
Isabel Muruzábal Lambertik Zinemaren Teoria eta Zuzendaritza ikasi zituen, Amsterdamgo Unibertsitatean, New York TISCH School of the Arts eta Netherlands Film Academy zentroetan. Dokumentalak zuzenduz ekin zion jardunari, baina ikasi bitartean gero eta gehiago garatu zuen bere estilo pertsonala, errealitate eta fikzio arteko zinema hibridoa eginez. Bere film laburrak –Volando voy (2015), Donostia Zinemaldiko Nest Film Students saileko Torino sariaren irabazlea, eta Amor (2017)– mundu osoko zinema-jaialdietan aukeratu, izendatu eta saritu dituzte; besteak beste, IDFAn eta Camerimage-n, eta ARTE France kateak eskuratu zituen. 2018an Skam nerabe-telesail arrakastatsuaren remakea zuzendu zuen, elkarlanean, Herbehereetako telebista publikorako. Azken film laburra, Father (2019), uda honetan estreinatu du Locarnoko zinema-jaialdian. Lehenengo film luzea, El azul bajo sus pies, postprodukzio-fasean dago orain, eta Torino Film Lab-en aurkeztu zen.