tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Sariak eta Epaimahaiak > Nest Film Students Epaimahaia > Martín Rejtman
Martín Rejtman
 

Martín Rejtmanek (Buenos Aires, 1961) New Yorkeko Unibertsitatean (NYU) ikasi zuen zinema. Doli vuelve a casa  (1984-2004) eta Sitting on a Suitcase (1986) film laburrak zuzendu zituen Rapado (1992) filmarekin formatu luzean debuta egin aurretik. Ondotik beste lan nabarmengarri batzuk egin zituen: Silvia Prieto (1999) Donostiako Made in Spanish sailean aurkeztu zen; Los guantes mágicos-ek (2004) Argentinako film onenaren FIPRESCI saria irabazi eta Donostiako Horizontes sailean parte hartu zuen; Entrenamiento elemental para actores (2009) Federico Leónekin batera zuzendu zuen; eta Dos disparos (2014) Locarnoko zinema-jaialdian lehiatu eta Donostiako Horizontes Latinos sailean aurkeztu zen. 2007an, Copacabana dokumentala zuzendu, eta dokumental onenaren FIPRESCI saria irabazi zuen Mexiko Hiriko FICCO zinema-jaialdian. Shakti (2019) film laburren Sail Ofizialean lehiatu zen Berlingo azken zinema-jaialdian, eta Zabaltegi - Tabakalera sailean aurkeztuko da aurten.

Azken urteetan hainbat atzera begirako eskaini zaizkio haren lanari: besteak beste, BAFICIn, Jeonjuko zinema-jaialdian, Harvard Film Archive-n, Cinemateca Portuguesa-n eta Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.
Gainera, zenbait kontakizun-liburu idatzi eta argitaratu ditu: Rapado (Planeta, 1992), Velcro y yo (Planeta, 1996), Literatura y otros cuentos (Interzona, 2005) Tres cuentos (Mondadori, 2012) eta Madrid es una mierda (Barret, 2018).

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea