tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Sariak eta Epaimahaiak > Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Epaimahaia > Rodolphe Sanze
Rodolphe Sanze
 

Rodolphe Sanze (Rueil-Malmaison, Frantzia. 1984) Parisko Kudeaketako Goi Eskolan graduatu zen, Ikus-entzunezkoen Ekoizpeneko Kudeaketa masterra eginik. 2007an, Espainiako Mediapro taldean hasi zen lanean. Salmenta-departamentua abiarazi eta zuzendu zuen han, eta zuzendari nabarmenen filmak erosteaz eta mundu osoan banatzeaz arduratu zen: besteak beste, Woody Allen, Fernando León de Aranoa, Isabel Coixet, Alberto Rodríguez, Daniel Sánchez-Arévalo eta Carlos Sauraren lanak eskuratu zituen. 2013an, Alemaniako K5 International konpainiarekin bat egin, eta film eta dokumental nabarmenetan aritu zen lanean; esaterako, Zachary Heinzerling, Bille August, Mira Nair eta Tom McCarthy zuzendariekin.

2015ean The Project sortu zuen Laurent Fumeron eta Daniel Goroshkorekin batera. Parisen kokatutako ekoiztetxe hori Europako koprodukzioetan espezializatuta dago. 2016an, The Project-ek Álex de la Iglesia koproduktorearekin batera ekoitzi zuen Paul Urkijok zuzendutako lehen lana, Errementari. Donostiako Zinemira sailean aurkeztu, eta zinema-jaialdi prestigiotsuetan aukeratu zuten. Gainera, nazioartean Netflixen ekoizpen gisa estreinatu zen ondoren.

2017an bere bigarren film luzea ekoitzi zuen The Project-ek: Andrew Desmonden The Sonata (2018). Simon Abkarian, James Faulkner eta Rutger Hauer dira protagonistak. Besteak beste, Fantasporto, BIFFFen eta Frightfest zinema-jaialdietan proiektatu da.

The Project-ek aribidean duen hurrengo ekoizpena Kike Maílloren film berria da. Amélie Nothomben Cosmétique de l’ennemi eleberriaren lehen egokitzapen ofiziala izango da, eta Sábado Películas konpainiarekin koproduzituko dute.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea