tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Sariak eta Epaimahaiak > Horizontes Sariaren Epaimahaia > Juan Antonio Vigar
Juan Antonio Vigar
 

2013tik Malagako zinema-jaialdiaren eta Málaga Film Office erakundearen zuzendaria da Juan Antonio Vigar (Malaga, Espainia. 1958). Gainera, 2015eko abuztutik Malagako Cervantes eta Echegaray antzokietako zuzendari-kudeatzailea da. Espainiako Zientzia eta Arte Zinematografikoetako kide elkartua da, eta zinema iberoamerikarreko Platino sarien epaimahaian dihardu.

Kudeatzaile kultural gisa, Malagako Probintzia Diputazioaren Kultura eta Hezkuntza alorreko koordinatzaile nagusia izan zen 2008tik 2011ra bitarte, eta Malagako Sur egunkariko kultura-gela zuzendu zuen 1995etik 2008ra. Andaluziako Kultura Kudeatzaileen Elkarteko (GECA) kidea da 2009tik. Orobat, Ópera XXI elkarteko zuzendaritza-batzordeko kidea (diruzaina ere bada) eta Malagako Ateneoko aholkularitza-batzordeko kidea da egun.

Ikus-entzunezkoei buruzko ikerlanak eta eduki zinematografikoko ehun bat kazetaritza-artikulu atera ditu argitara eta hainbat komunikabidetan ibili da programen zuzendari eta zinema-kritikari. El Cultural-ek eta Alcaláko Unibertsitateak antolatutako Kritika eta Komunikazio Kulturaleko masterreko irakaslea da eta ikus-entzunezkoen alorreko prestakuntza-ziklo ugaritan eman ditu hitzaldiak.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea