Europan, Bigarren Mundu Gerra betean, Martinek, bederatzi urteko haur batek, maitasuna hartuko dio bere anaia adoptatu berriari. Dovidl, haren adin bereko biolin-jotzaile miraria, Londresera iritsi berri da errefuxiatu gisa. Denbora luze baten ondoren, 21 urterekin lehen kontzertua eman aurretik, arrastorik utzi gabe desagertuko da Dovidl, eta lotsa eta hondamena ekarriko dio familiari. Handik urtetara, Martinek 56 urte dituenean, Dovidlek soilik irakats lekiokeen filigrana estilistiko bat erakutsiko dio biolin-jotzaile gazte batek.
Musikak berebiziko garrantzia du François Girarden filmografian (Sant-Félicien, Kanada, 1963). Zuzendariak 1990an egin zuen zineman debuta, Cargo filmarekin. Ondotik iritsi ziren Thirty Two Short Films About Glenn Gould (1993); Bach Cello Suite #2: The Sound of Carceri (1997); Le violon rouge (1998), John Coriglianori soinu-banda onenaren Oscar saria eman ziona; Silk (2007), Alessandro Bariccoren izen bereko eleberriaren egokitzapena; Boychoir (2014); eta Hochelaga, Terre des Âmes (2017). Souvenirs d’Othello (1995) dokumentala ere zuzendu du.