tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Sailak eta filmak
Los días que vendrán / The Days to Come
Made in Spain

Vir eta Lluís urtebetez soilik egon dira elkarrekin haurdun daudela jakitean. Hala, 9 hilabetez, Bartzelonako bikote gazte horren abenturari jarraituko diogu: haien bizitzaren aldaketa itzela, beldurrak, pozak, itxaropenak eta, haurdunaldian, aurrean haziko zaizkien errealitateak.

BIOGRAFIA

Laburgintzan ibilbide emankorra garatu ondoren, Carlos Marques-Marcetek (Bartzelona, Espainia. 1983) lehenengo film luzea filmatu zuen: 10.000 km (2014). Hari esker bost sari lortu zituen Malagako zinema-jaialdian –besteak beste, film onenaren Urrezko Biznaga eta zuzendari onenaren Zilarrezko Biznaga–, eta zuzendari berri onenaren Goya saria eraman zuen. Bere bigarren film luzeak, Tierra firme-k (2017), BFI London Film Festival jaialdian izan zuen munduko estreinaldia, eta bi Gaudí sari irabazi zituen: film onenarena eta gizonezko aktore onenarena. Los días que vendrán filma Rotterdamgo zinema-jaialdian ikusi zen estreinakoz, eta film onenaren, zuzendari onenaren eta emakumezko aktore onenaren sariak jaso zituen Malagako zinema-jaialdian.

PROGRAMAZIOA
d. 23
22:45h.
Aretoa: Principe, 9
J.B. (katalana, espainiera) azpitituluak espainieraz eta elektronikoak ingelesez
 Aurkezpena 
  • Carlos Marques - Marcet (Zuzendaria, Gidoilaria)
  • Maria Rodriguez Soto (Aktorea)
  • David Verdaguer (Aktorea)
  • d. 24
    20:15h.
    Aretoa: Trueba, 2
    J.B. (katalana, espainiera) azpitituluak espainieraz eta elektronikoak ingelesez
    d. 25
    16:00h.
    Aretoa: Antiguo Berri, 8
    J.B. (katalana, espainiera) azpitituluak espainieraz
    FITXA
    Zuzendaria
    Carlos Marqués-Marcet
    Gidoia
    Carlos Marqués-Marcet, Coral Cruz, Clara Roquet
    Ekoizpena
    Lastor Media
    Sergi Moreno
    Avalon PC
    María Zamora
    Salmentak
    Film Factory
    Banaketa
    Avalon DA
    Argazkia
    Alex García
    Muntaketa
    Oscar de Gispert Zegri, Ana Pfaff, Carlos Marqués-Marcet
    Antzezleak
    María Rodriguez, David Verdaguer
    Formatua
    DCP FOLLOWING DCI
    Iraupena
    95 m.
    Herrialdea
    Espainia
    Babesle Ofizialak:
    Laguntzaile Ofizialak:
    Instituzio Kideak:
    © Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

    Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea