tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Sailak eta filmak
Thalasso
Sail Ofiziala

Bost urte igaro dira Michel Houellebecq bahitu zutenetik. Michel eta Gérard Depardieu elkarrekin joango dira Cabourgera, talasoterapia batera. Establezimenduak ezarriko dien osasun-erregimen latzetik onik ateratzen saiatuko dira han. Bitartean, bera bahitu zutenekin etengabe harremanetan jarraituko du Michelek, eta ustekabeko gertakari batzuek hankaz gora jarriko dute egonaldia.

BIOGRAFIA

Guillaume Nicloux-en (Melun, Frantzia. 1966) ibilbidean, askotariko filmek izan dute lekua: zinema esperimentala (Les enfants volants, 1991; La vie crevée, 1992; The End, 2016), beltza (Une affaire privée, 2002; La clef, 2007), komedia zentzugabea (Le poulpe, 1998; Holiday, 2010), zinema politiko konprometitua (L’affaire Gordji, histoire d’une cohabitation, 2012) nahiz dramak (Faut pas rire du bonheur, 1994). La religieuse (2013) filmarekin Berlinen lehiatu zen, eta zinema-jaialdi horretako Panorama sailean parte hartu zuen L'enlèvement de Michel Houellebecq-ekin ere (2014). Ondotik etorri ziren Valley of Love (2015), Cannesen lehiatutako filma, eta Les confins du monde (2018). Thalasso-ren antzeztaldean berriz bildu ditu Michel Houellebecq frantses idazle ospetsua eta Gérard Depardieu, bere filmetako ohiko aktorea.

PROGRAMAZIOA
d. 24
12:00h.
Aretora: Principe, 3
J.B. (frantsesa) azpitituluak espainieraz eta elektronikoak ingelesez
Prentsa eta akreditatuak. Lehenetsitako sarbidea duten akreditazioek eta prentsakoek izango dute lehentasuna
d. 25
16:00h.
Aretora: Kursaal, 1
J.B. (frantsesa) azpitituluak espainieraz eta elektronikoak ingelesez
Publikoarentzako, prentsarentzako eta akreditatuentzako emanaldia
d. 26
18:15h.
Aretora: Principe, 7
J.B. (frantsesa) azpitituluak espainieraz
d. 27
18:30h.
Aretora: Antiguo Berri, 2
J.B. (frantsesa) azpitituluak espainieraz
Salgai
Aurretiko salmenta agortuta. Proiekzioaren egunean bertan salgai.
Agortuta
K1eko arratsalde eta gaueko emanaldiak:
Agortuak dauden emanaldietarako (orga keinukari) sarrerak egunean bertan salgai aterako dira Kursaaleko leihatiletan 17:00etatik aurrera.
FITXA
Zuzendaria
Guillaume Nicloux
Gidoia
Guillaume Nicloux
Ekoizpena
Les films du Worso
Sylvie Pialat , Benoît Quainon
Salmentak
Wild Bunch International
Argazkia
Christophe Offenstein
Muntaketa
Guy Lecorne
Musika
Julien Doré
Antzezleak
Michel Houellebecq, Gérard Depardieu, Maxime Lefrançois, Mathieu Nicourt, Daria Panchenko
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
93 m.
Herrialdea
Frantzia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea