tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Sailak eta filmak
Vendrá la muerte y tendrá tus ojos / Death Will Come and Shall Have Your Eyes
Sail Ofiziala

Bizitza osoa elkarrekin eman duten bi emakumek haietako baten gaixotasunari aurre egin beharko diote. Gaixo dagoen emakumeak tratamendurik ez egitea erabakiko du, eta basoko etxola batera joango dira biak, heriotza haien bizitzetara iritsi arte. Hala, berriz aurkituko dute errutinaren eta denboraren poderioz ahuldutako maitasun-garra. Apurka-apurka, bien arteko harremana indartuko da; bitartean, etxola kanpoan, heriotza bere abagunearen zain dago.

BIOGRAFIA

José Luis Torres Leivari (Santiago, Txile. 1975) Rotterdamen FIPRESCI saria eman zion bere lehenengo filmak, El cielo, la tierra y la lluvia-k (2008). Bigarrena, Verano (2011), Veneziako Orizzonti sailean estreinatu zen. 2013an Qué historia es ésta y cuál es su final eta Ver y escuchar dokumentalak estreinatu zituen. El viento sabe que vuelvo a casa filmarekin Donostiako Zabaltegi sailean parte hartu zuen 2016an, eta sail horretara itzuli zen 2017an ere, El sueño de Ana filmarekin (gainera, Nest Film Students saileko epaimahaiaren presidentea izan zen urte hartan). Vendrá la muerte y tendrá tus ojos Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan aukeratutako proiektuetako bat izan zen 2016an, eta iaz Donostia Zinemaldiko foro horretara ekarri zuen Querida Vera proiektua.

PROGRAMAZIOA
d. 23
12:00h.
Aretora: Principe, 7
J.B. (espainiera) azpitituluak ingelesez
Prentsa eta akreditatuak. Lehenetsitako sarbidea duten akreditazioek eta prentsakoek izango dute lehentasuna
d. 24
16:00h.
Aretora: Kursaal, 1
J.B. (espainiera) azpitituluak ingelesez
Publikoarentzako, prentsarentzako eta akreditatuentzako emanaldia
d. 25
18:00h.
Aretora: Principe, 7
J.B. (espainiera) azpitituluak ingelesez
d. 26
18:45h.
Aretora: Antiguo Berri, 2
J.B. (espainiera) azpitituluak ingelesez
Salgai
Aurretiko salmenta agortuta. Proiekzioaren egunean bertan salgai.
Agortuta
K1eko arratsalde eta gaueko emanaldiak:
Agortuak dauden emanaldietarako (orga keinukari) sarrerak egunean bertan salgai aterako dira Kursaaleko leihatiletan 17:00etatik aurrera.
FITXA
Zuzendaria
José Luis Torres Leiva
Gidoia
José Luis Torres Leiva
Ekoizpena
Globo Rojo Films
Catalina Vergara
Constanza Sanz Palacios Films
Constanza Sanz Palacios
Autentika Films
Paulo De Carvalho
Salmentak
Compañia de Cine
Argazkia
Cristian Soto
Muntaketa
Andrea Chignoli, José Luis Torres Leiva
Musika
- -
Antzezleak
Amparo Noguera, Julieta Figueroa
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
95 m.
Herrialdea
Txile - Argentina - Alemania
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea