Realak berriz du historiarekin hitzordua. 80ko hamarkadako talde txapeldunaren arrakasten ondoren, 30 urte geroago final handi batera iritsi da gure taldeetako bat. Hauxe da txapela berriz lortzeko aukera. Emakumeen taldea Atletico Madrilen aurka lehiatuko da Granadako Erreginaren Koparen finalean. Jokalariek, talde teknikoak eta familia txuri-urdin osoak urduri, tentsioan eta ilusio handiz biziko dituzte final handiaren aurreko egunak. Gure jokalarien anbizioa eta borroka funtsezkoak izango dira. Guztiok dakigu nola amaitu zen. Ikus dezagun orain bidea nolakoa izan zen.
Aurkene Ariza edizio-burua eta zuzendaritzako laguntzailea izan da, besteak beste, El Conquistador del Pacífico (EITB) telebistako programan. Mikel Fuentesek Mugaritz BSO-ren (Felipe Ugarte, Juantxo Sardón, 2011) eta Gutik zura (Jon Maia, 2016) film luze dokumentalaren muntaketan parte hartu zuen; lehena Culinary Zineman proiektatu zen, eta bigarrena, aldiz, Zinemiran. Biak lehen aldiz aritu dira zuzendari Sua - Irabazi arte filmean.