Edouard ez da besteak bezalako tximu bat: txikiagoa da, ile gutxiago du, eta ezin du gorputz-adarretako bat erabili. Baina bitxikeria horiek, Edouarden asmamenarekin batera, espeziearen eboluzioko lehen kate-maila dela ere esan nahi dezakete. Abentura komiko bat, gizatiarraren eta animaliarraren artean, motion capture (mugimendu-argazki) teknika modu txundigarrian erabiliz egina.
Jamel Debbouze (Paris, Frantzia. 1975) 90eko hamarkadan hasi zen aktore-lanetan. Orduz geroztik hogeitik gora filmetan egin ditu antzezpenak. Besteak beste, hauek nabarmendu daitezke: Le fabuleux destin d’Amélie Poulain (Jean-Pierre Jeunet, 2001), Astérix & Obélix: Mission Cléopâtre (Asterix eta Obelix: Kleopatra helburu, Alain Chabat, 2002), eta Parlez-moi de la pluie (Agnes Jaoui, 2008). Tximinoen erresuma zuzentzen duen lehen film luzea da.