73SSIFF - 2025eko irailak 19/27
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Bestelako Jarduerak

Patria

Bideoaldia

2018/2019 ikasturtean Larrotxene kultur etxean egindako lanen erakustaldia.

PROGRAMA
  • 'La primera vez', Andrés Robleda Ikastaroa: Zine Zuzendaritza Irakaslea: Pablo Malo
  • 'Multibertsoak', Ander Iriarte, Naroa Elkoro, Egoitz Albisu, Asier Razkin Ikastaroa: Zine Zuzendaritza Irakaslea: Ander Iriarte
  • 'A escondidas', Valerie Quiroga Ikastaroa: Gidoigintza hastapena Irakaslea: Michel Gaztambide
  • 'Ceres revelada', Patxi Razquin Ikastaroa: Gidoigintza aurreratua Irakaslea: Michel Gaztambide
  • 'Un día especial', Juanmi Cuesta Ikastaroa: Gidoigintza aurreratua Irakaslea: Michel Gaztambide
  • 'Stalingrado', Amaia San Sebastián Ikastaroa: Gidoigintza aurreratua Irakaslea: Michel Gaztambide

Chinese Opera Film Screening

Shanghai Film Distribution and Exhibition Association-ek babesten du Donostia Zinemaldiko Chinese Opera Film Screening saila. Elkarte hori 2013ko ekainean sortu zen, gobernuaren eginkizunak betetzeko, eta konpromiso handia du industriaren kudeaketarekin eta beste herrialde batzuekiko kultura-trukeekin. Txinako opera da kultura txinatar tradizionalaren esentzia eta kultura-ondare adierazgarri, paregabe eta ezagunenetako bat. Sail honetan proiektatutako bost filmak azken urteetan genero horretan egindako onenetakoen artean daude. Guztiek jaso dute Txinako operaren dotoretasuna formatu zinematografikoan.

El verano que vivimos

Kursaaleko prentsa-klub aretoan El verano que vivimos filma aurkeztuko da. Irudiak proiektatuko dira eta filmeko lantaldeak kazetarien galderei erantzungo die. El verano que vivimos filmean, eskela misteriotsu batzuk iritsiko zaizkio kazetari gazte bati. Betiere sinatu gabe. Betiere Lucía izeneko norbaiti eskainiak. 1958ko udan Jerezko mahastietan gertatutako amodio, adiskidetasun eta traizio istorioa sumatzen da haietan. Berrogei urte igaro arren istorio horren protagonistek ahaztu nahiz ez duten amodio hilezkorra. Momentu batzuk bizitza osorako dira.

FITXA TEKNIKOA:
  • ZUZENDARIA: Carlos Sedes
  • GIDOILARIAK: Ramón Campos, Gema R. Neira, Salvador S. Molina, Javier Chacártegui y David Orea
  • ANTZEZLEAK: Blanca Suárez, Javier Rey, Pablo Molinero, Carlos Cuevas, Guiomar Puerta, María Pedraza, Moreno Borja, Adelfa Calvo, Manuel Morón, Joaquín Núñez, David Villanueva, Isabel Ávila, María Espejo, Alfonso Agra
  • SOINU BANDAREN EGILEA: Fede Jusid
  • ARGAZKIA: Jacobo Martínez
  • MUNTAIA: Julia Juanatey
PROGRAMA
Kursaaleko Prentsa kluba, hilak 22 (igandea) 17.00etan

Emanaldi isilak

2015etik Donostia Zinemaldiko garagardo ofiziala da Keler, eta aurten doako emanaldi isilak eskainiko ditu, ikusleek Donostiako garagardoaz lagunduta filmez gozatu ahal izan dezaten. Programa bikoitza izango da, eta Zinemira sailean programatutako bi lanek osatuko dute: Elkano, lehen mundu bira eta Soinujolearen semea filmek.

PROGRAMA
Elkano, Lehen Mundu Bira
Ángel Alonso 90 min
Larunbata 21 - Okendo plaza, 20:45etan.

Lehen mundu-bira. Magallanesen agintepean hasi eta Juan Sebastian Elkanok amaitutako bidaia, ezezagunerantz. Ekaitza, gosea, tribuak… Bost itsasontzi abiatu ziren Sevillatik. Hiru urteren ondoren, batek soilik lortu zuen itzultzea. Aparteko abentura planetaren inguruan, azkenean biribila dela frogatuta.


Soinujolearen semea / The Accordionist's Son
Fernando Bernues 95 min
Igandea 22 - Okendo plaza, 20:45etan.
Antzezleak: Aitor Beltrán, Iñaki Rikarte, Cristian Merchán, Bingen Elortza, Frida Palsson, José Ramón Argoitia, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Miren Arrieta, Laia Bernués, Alberto Berzal, Mikel Losada, Eneko Sagardoy

David Imazek Euskaditik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, beretarrek baztertu eta traizioa leporatu ziotenean. Kalifornian zoriona aurkitu arren, oraindik atsekabea sortzen dio iraganak, eta erru-sentimenduak ez dio utziko bizitzaren azken egunak lasai ematen. Joseba Altuna, txikitako laguna, agur esatera joango zaio, eta, bide batez, konpondu gabekoak konpontzera. Denbora luzea eman dute elkar ikusi gabe, baina iritsi da egiari aurre egiteko unea. Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritua.

Malkovich, Malkovich, Malkovich

Erakusketan 61 argazki bildu dira, gehienak zuri-beltzean. Haietan, argazkilaritzaren historiako irudi ikonikoenetako batzuetan ageri diren pertsonaiak itxuratu ditu John Malkovich aktoreak (Albert Einstein, Che Guevara, John Lennon, Andy Warhol…). Sandro Miller argazkilariak hautatu eta atera ditu argazkiak.

SANDRO MILLER
MALKOVICH, MALKOVICH, MALKOVICH

Argazkilaritzako ikono handiei omenaldia
Erakusketa: 2019-09-13 // 2019-11-17

San Telmo Museoa
Laborategia
Sarrera dohainik
www.santelmomuseoa.eus

Ordenagailua, kamera eta katua

Erakusketa honek display sinple baten bidez planteatzen du zinemaren jabetze anizkuna, artearen aldetik. Ez soilik agerikoan, baita pieza horietako bakoitza astintzen eta eraldatzen duten mekanismo ikusezinetan ere.

  • Titulua: Una computadora, una cámara y un gato.
  • Artistak: Agnés Varda, Barbara Hammer, Requer, Stan Douglas, Txuspo Poyo
  • Datak: Irailak 13 - Azaroak 16
  • Komisarioa: Iván de la Nuez
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:30etik 14:30era
  • Lekua: Cibrián Gallery (Hernani kalea, 21, Donostia)

Patria

Irailak 21, larunbata, Patria telesailaren lehen irudiak aurkeztuko dira Donostia Zinemaldiaren esparruan. Fernando Arambururen eleberri arrakastatsuaren egokitzapenak Aitor Gabilondok idatzi eta ekoitzitako zortzi atal izango ditu. Félix Viscarretek eta Óscar Pedradak zuzendu dute telesaila, eta, besteak beste, Elena Irureta, Ane Gabarain, José Ramon Soroiz, Iñigo Aranbarri eta Susana Abaitua izan dira protagonistak. Euskal Herriko eta Madrileko kokalekuetan filmatu da.

Patria-k Bittoriren eta haren familiaren istorioa kontatzen du. Haien bizitza erabat aldatuko da ETAk etxeko atean Txatxo senarra erailtzen duen egunean.

PROGRAMA
Kursaaleko prentsa-kluba
  • 9:30 Prentsarekin gosaria
  • 10:00 Aurkezpena, irudien proiekzioa esklusiban.

Puxika Gorria, Zinemaldiko profesionalentzako haurtzaindegi-zerbitzua

Donostia Zinemaldiak Puxika Gorria / El Globo Rojo haurtzaindegi-zerbitzua sustatuko du Zinemaldiko akreditatuentzat, San Telmo Museoarekin eta Parenting at Film Festivals taldearekin elkarlanean eta CIMAren (Zinemako eta Ikus-entzunezko Bitartekoetako Emakumeen Elkartea) laguntzaz.

Cannesko zinema-jaialdiko Le Ballon Rouge ekimenaren kideko, Puxika Gorria / El Globo Rojo zerbitzuak ehun metro karratuko eremua eskainiko du San Telmo Museoan. Zinemaldiaren egoitza nagusietako bat da San Telmo Museoa, eta bertan egiten dira industriako profesionalentzat antolatutako jarduerak; besteak beste, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa.

Zaintzaile profesionalen enpresa batek kudeatuko du eremua, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez zainduko dituzte akreditatuen seme-alabak. Zerbitzua 10:00etatik 18:00etara bitarte egongo da zabalik, irailaren 20tik 28ra arte, 6 hilabetetik 6 urtera arteko haurrentzat. Haurtzaindegiak edoskitzeko eremu bat eta gurasoentzako elkargune bat izango ditu.

Zinemaldi osorako, haur bakoitzeko 50 euro izango da kostua. Halaber, 16 orduko bonuak eskuratu ahal izango dira, 30 euroan.

"Apurka-apurka, zinema-jaialdietara iristen ari da kontziliazioa. Xumeki, haurtzaindegi honekin geure harri-koskorra ekarri nahi izan dugu, garapen sozial bidezkoagoa eta inklusiboagoa bultzatzeko", adierazi du Zinemaldiaren zuzendariak, José Luis Rebordinosek.

"Parenting at Film Festivals elkarteko kideoi poz handia ematen digu Donostia Zinemaldian Puxika Gorria / El Globo Rojo ekimenarekin elkarlanean aritzeak. Gure industrian lana eta familia bateratzeko lagungarria izatea espero dugu, eta gizarteari, oro har, eredu ematea", adierazi dute Parenting at Film Festivals taldeko sortzaileek (Sarah Calderón, Michelle Carey, Aurélie Godet eta Olimpia Pont-Chafer).

Informazio gehiago nahi izanez gero, eta aurrez izena emateko, helbide elektroniko honetan jar daiteke antolatzaileekin harremanetan: ParentingAtFilmFests@gmail.com.

Sanctuary

Álvaro Longoriak (Dos Cataluñas, The Propaganda Game) zuzendu du Sanctuary, planetako azken eremu ukigabea babesteko kanpaina mediatiko, zientifiko eta politiko baten istorioa. Arctic Sunrise itsasontzira igoko gara, Bardem anaiekin batera. Artikoa santutegi bihurtzeko kanpaina bozeramaileak dira, eta eskura dituzten tresna guztiak erabili beharko dituzte ekimenak jendearen babes masiboa lor dezan. Zientzia, politika eta sare sozialak nola uztartzen diren ikusiko dugu, ia-ia 3 milioi lagunek babes dezaten azken batean erabaki politiko baten mende dagoen ekimen hau.

  • Zuzendaria: Álvaro Longoria
  • Gidoilariak: Carlos Bardem eta Álvaro Longoria
  • Ekoizleak: Javier Bardem, Carlos Bardem eta Álvaro Longoria
  • Kokapenak: Antartika, Madril, Berlin eta London
  • Hizkuntzak: Gaztelania eta ingelesa
  • Iraupena: 75 minutu
  • Proiekzioa: Osteguna 26, 16:00etan Victoria Eugenia antzokian.

TCM emanaldia. El último adiós de Bette Davis

Pedro González Bermúdezen zuzendaritzapean, Bette Davis aktorea Donostia saria jasotzeko Zinemaldira etorri zenekoa berrituko du El último adiós de Bette Davis dokumentalak. Sei egun eman zituen gelan gordeta eta xehetasun osoz planifikatu zituen jendaurreko agerraldiak, beharbada bere azken antzezpena izango zela jakinik. Egun gutxi batzuetara hil zen, Parisko ospitale batean.Pasadizoz eta une ahaztezinez jositako bisita hura Zinemaldiko historiaren kondaira handi bihurtu zen laster. Dokumentala TCMk ekoitzi du, garai guztietako film onenen aukera eskaintzen duen ordainpeko telebista-kateak. Donostia Zinemaldiarekin lotura handia du TCMk; hain zuzen, Publikoaren sariaren eta Zinemaldiko Topaketen babesle izan da. 2019an, Gazteriaren saria babestuko du.

 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: