Wataru gaztagilea pozik bizi da Setanan (Hokkaido), Kotoe emaztearekin eta Shiori alabarekin. Egun batean, sukaldari famatu baten arreta erakarriko dute bere eta bere lagunen produktuek, eta haien bizipoza besteei helarazteko egun bakarreko jatetxe baten ideia planifikatzen hasiko dira.
Yoshihiro Fukagawa (Chiba, Japonia. 1976) unibertsitatean ikasi bitartean hasi zen zinema independentea ekoizten, eta horrek ezarri zituen zuzendaritzan egin duen ibilbidearen oinarriak. 2005ean bere lehenengo film luzea zuzendu zuen, Okami Shoujo (Wolf Girl), eta ondotik iritsi ziren, besteak beste, 60-sai no rabu reta (Love Story at 60, 2009), Kamisama no karute (In His Chart, 2011) eta Byakuyako (Into the White Night, 2011, Berlingo zinema-jaialdiko Panorama sailean estreinatua). Aurrez jorratua zuen sukaldaritzaren gaia, 2011an, Yougashiten koandoru (My patisserie) lanaren bidez.