Dokumental honek ekoizleen eta sukaldarien arteko harremana aztertuko du, haien lekukotzetan oinarrituta. Besteak beste, produktuak sukaldean duen garrantzia, jasangarritasuna, belaunaldi arteko erreleboa eta baserriko munduaren sustapena jorratuko ditu.
Igor Arabaolazak 20 urte baino gehiago egin ditu ikus-entzunezkoen industrian. mr. erskin ekoiztetxearen zuzendaria da, eta lanean dokumental, iragarki eta musika-proiektuetarako argazkilari eta argazki-zuzendari dihardu. Amnesiak (Angel Aldarondo, 2004) eta Fifty Rupees Only (Nagore Eceiza, 2017) film laburretan argazki-zuzendaritzaz arduratu zen, eta azken horretan ekoizpeneko zuzendari ere izan zen.