Varsovian bizi den vietnamdar sukaldari bat Europako kulturan moldatzen ahaleginduko da; bere hamar urteko alabak, ostera, erabat barneratu du jadanik. Maitasunari, gaizki ulertuei eta janariari buruzko istorio bat.
Mariko Bobrikek (Fukuoka, Japonia. 1983) Łódźeko Zinema Eskolan (Polonia) ikasi zuen zuzendaritza. Cannes Cinéfondation (2012) eta Berlinale Talents programako Script Station (2013) ekimenetarako aukeratu zuten. Hainbat film labur zuzendu ditu: Kooniklaster (2007), Los Angeleseko Film Laburren Zinema Jaialdian nazioarteko film labur onenaren sariaren irabazlea; Vena Cava (2009); eta Necesito saber (2015), Cannesko zinema-jaialdian aurkeztua.